From Wikipedia, the free encyclopedia
Indiako azpikontinentea India historiko gehiena barnean hartzen duen eskualde geografikoa da, gaur egun India, Pakistan, Bangladesh, Nepal eta Butan estatuetan banatuta. Kulturalki, Sri Lanka eta Maldivak uharteak ere barnean ditu. Herrialde guzti hauek South Asian Association for Regional Cooperation elkartean daude. Guztira, Indiako azpikontinenteak 4.480.000 km²-ko azalera du.
Indiako azpikontinentea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Everest |
Mota | Azpikontinente |
Azalera | 4.480.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 22°12′28″N 76°58′13″E |
Sarritan eskualdeari azpikontinentea deritzo, normalean munduko eskualde bakarrari horrela deitua delako. 1947 arte, eskualdea India baino ez zen. Pakistan edo Bangladeshek gaitzesten dute Indiako azpikontinentea izena eta Hegoaldeko Asia nahiago dute.
Eskualdeak iparraldean eta ekialdean Himalaia eta hegoaldean Arabiako itsasoa eta Bengalako golkoa ditu. Pakistan, Afganistan eta Iran arteko Hindu Kush mendilerroa ipar-mendebaldeko mugatzat hartzen da. Pakistango mendebaldeko aldea, Balutxistan Sulaiman mendiek banatuta dago, hori dela eta ez dago azpikontinentean baizik eta Irango goi-ordokian.
Horrexegatik Asiako penintsula dela esan dezakegu.
Indiako azpikontinentea munduko eskualderik populatuenetarikoa da. 1.500 milioi biztanle inguru ditu, munduko laurden bat. Biztanle dentsitatea kilometro koadroko 305 pertsonakoa da, munduko batez bestekoa baino zazpi aldiz gehiago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.