In the Name of the Father

From Wikipedia, the free encyclopedia

In the Name of the Father (Aitaren Izenean) 1993ko film bat da, Jim Sheridanek zuzendua eta Gerry Conlonen Proved Innocent ("Errugabe Frogatua") liburuan kontatutako benetako gertaeretan oinarritua. Antzezle nagusiak Daniel Day-Lewis, Pete Postlethwaite eta Emma Thompson izan ziren.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
In the Name of the Father
Jatorria
Argitaratze-data1993
IzenburuaIn the Name of the Father
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Irlandako Errepublika
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa, prison film (en) , epaiketa filma, drama politikoa eta film dramatikoa
Iraupena133 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaProved Innocent: The Story of Gerry Conlon of the Guildford Four (en)
Grabazio lekua(k)Kilmainham Gaol, Dublin, South Lotts (en) , Sheriff Street eta Liverpool
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jim Sheridan
Gidoigilea(k)Terry George
Jim Sheridan

Antzezlea(k)
Daniel Day-Lewis (Gerry Conlon (en) )
Emma Thompson (Gareth Peirce (en) )
Pete Postlethwaite (Patrick Conlon)
John Lynch (Paul Hill)
Corin Redgrave
Mark Sheppard
Tom Wilkinson
Saffron Burrows
Beatie Edney (Carole Richardson)
Don Baker (en)
Frank Harper
Richard Graham
Jamie Harris
Gerard McSorley
Phil Davis (en)
Peter Howitt
Daniel Massey
John Benfield
Paterson Joseph
Stuart Wolfenden (en)
Jürgen Rißmann
Stanley Townsend (en)
Marie Jones (Sarah Conlon (en) )









[[Kategoria:Don Baker (en) antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Phil Davis (en) antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Stuart Wolfenden (en) antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Stanley Townsend (en) antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaJim Sheridan
Konpainia ekoizleaHell's Kitchen Productions (en)
[[Kategoria:Hell's Kitchen Productions (en) ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaGabriel Byrne
Terry George
EdizioaGerry Hambling (en)
Bestelako lanak
MusikagileaTrevor Jones
Argazki-zuzendariaPeter Biziou
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIpar Irlanda, Belfast eta Londres
Argumentu nagusiaIpar Irlandako gatazka, Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a, Guildford Fourra eta miscarriage of justice (en)
Historia
Jasotako sariak
Urrezko Hartza
National Board of Review: Top Ten Films (en)
Nominazioak

Filmaffinity: 376985 Allocine: 9430 Mojo: inthenameofthefather TCM: 79143 TV.com: movies/in-the-name-of-the-father
Itxi

Guildford Four eta Maguire Seven zirelakoen bizipena (Guildford Four and Seven Maguire ingelesez) kontatzen da filmean, 1974ean Guildford udalerriko taberna batean bonba jarri, Ingalaterran zehar atentatu saila gauzatu eta IRAkideak iztearen salaketa ustela jaso zuten. Torturapean aitorpenak eman ostean, espetxeratu zituzten. Gerry Conlon horietako baten autobiografiatik Terry Georgek eta Jim Sheridanek egokitu zuten istorioa.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Belfast, 1974. Gerry Conlon (Daniel Day-Lewis) erdipurdiko lapurretak egin ohi ditu irlandar gazte axolagabea da. Egun batez, britainiarren kontrol mugikor bat kaleetan barna doalarik, etxe batetako teilat batean lapurretan dauden Conlon eta bere adikide bat ikusi eta IRAkideekin nahastu ondoren tiro egingo diete, Conlon eta adiskidea ozta-ozta ihe egitea lortzen dutelarik. Bestalde, IRA berak Conlon eta adiskidearen lapurretekin nekaturik belaunean tiro egiteko mehatxua luzatuko diote. Hortaz, Conlon jaioterriko giro nahasiaz ihes egiteko asmoz Londresera bizitzera joateko erabaki hartuko du.

Ingalaterrarako ferryan haurtzaroko Paul (John Lynch) laguna topatu eta bi gazteak Londresko hippie okupa talde baten etxean bizitzen jarriko dira. 1974ko urriaren 4ean IRAk Guildford udalerrian atentatua burutu eta Paul eta Gerry Londresen emagaldu baten etxean lapurretan dauden bitartean, bertako jendez gainezka dagoen taberna batean bonba bat lehertu eta zauritu ugariez gain 5 lagun erailak suertatuko dira. Aurretik jada urte hartan IRAk herrialde osoan burututako atetantu kanpainiaren ondorioz britainiar iritzi publikoa pil-pilean dago, irlandar etorkinak jomugan izateaz gain britainiar poliziak atentadu eta erailketen arduradunak nola edo hala topatzen saiatuko direlarik, honela ikerketen emaitza azkarrak nahi dituen iritzi publikoa baretu asmoz. Honela, britainiar polizia ustekabean Londres eta inguruko hainbat irlandar etorkinen etxeetan sartu eta atxilotu egingo ditu (tarteean Gerryren Giusseppe Pete Postlethwaite aita ere bai), tartean Paul eta Gerry daudelarik. Britainiar poliziak Gerryri galdeketetan atentatuen arduradun nagusia izatea leporatuko dio, bere aitormena lortzeko asmoz tortura psikiko nahiz fisikoak eta jipoiak erabiliz nahiz eta Gerryk behin eta berriz errugabea dela errepikatu. Azkenean, Gerry, Paul eta gainontzeko atxilotu irlandarrek poliziaren presioa jasan ezinik "errudunak" direla esatera derrigortuak egongo dira. Honela, britainiar poliziak betiere atxilotuak errugabeak zirela jakinik, epaiketan gezurrezko aitormenak erabiliz Gerry eta gainontzeko irlandarrak sekulako urte mordoko espetxe zigorrak jasotzea lortuko du, kazetariek Guildford Four eta Maguire Seven ezizena ipiniko dietelarik. Orduan euren amesgaiztoa hasi besterik ez da egingo....

Aktoreak

Soinu banda

Ikus gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.