Ilie Verdeț
politikari errumaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ilie Verdeț (Comănești, 1925eko maiatzaren 10a – Bukarest, 2001eko martxoaren 20a) errumaniar politikari komunista izan zen. Errumaniako lehen ministroa izan zen 1979tik 1982ra.
Ilie Verdeț | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1979ko martxoaren 29a - 1982ko maiatzaren 21a ← Manea Mănescu - Constantin Dăscălescu → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Comănești (en) , 1925eko maiatzaren 10a | ||
Herrialdea | Errumania | ||
Heriotza | Bukarest, 2001eko martxoaren 20a (75 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ghencea Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bucharest University of Economic Studies (en) | ||
Hizkuntzak | errumaniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Errumaniako Alderdi Komunista |
Hamabi urte zituenetik meatzari lanetan aritu zen eta 1945ean Errumaniako Alderdi Komunistan afiliatu zen. Bukaresteko Ikasketa Ekonomikoen Akademian ikasi ondoren, alderdiaren barruan igo zen. 1960ko hamarkadan, alderdiak Bukaresten duen bulego nagusian lan egin zuen, eta Gheorghe Gheorghiu-Dej hil ondoren, Nicolae Ceaușescu alderdiko idazkari nagusi bihurtzen lagundu zion.
Kargu garrantzitsuak izan zituen Estatuan, eta lehen ministrorde (1966-1974) eta lehen ministro (1979-1982) izan zen.
1989ko abenduan Ceaușescu erori ondoren, bere burua behin-behineko gobernuburu izendatu zuen, baina hogei minuturen ondoren Ion Iliescuk kargutik kendu zuen. 1990ean Lanaren Alderdi Sozialista sortu zuen.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.