Idazkera baskonikoa baskoien lurretan aurkitu diren hizkuntza baskonikozko testuen idazkera da. Iberierazko ipar-ekialdeko idazkeraren antza du, baina ez da berdina.
Idazkera
Ingurune geografiko horretan, baskoien hiriak barne hartzen dituena, garai horretarako ohikoak diren signario iberiarretan eta zeltiberiarretan agertzen ez diren hainbat zeinu identifikatu dira, edo agertzen direnean, kasu esk bakan batzuetan da eta ez dute soinu berdina transkribatzen. Hizkuntza iberiarra edo zeltiberiarra ez den beste hizkuntza edo hizkuntza batzuen zeinuak idazteko erabiliko zela uste da[3] eta Javier Velaza nafar epigrafistak, hizkuntza baskonikoaz hitz egin du.[4] Zeinu horiek, txanponetan agertu dira, eta azken aurkikuntza Irulegiko eskuan izan da. Zeinu berezi horiek hauek dira:
- Atzekoz aurrera idatzitako "S": "Arsakos" txanponean agertzen da, eta "Arsaos" txanponaren ale batzuetan, eta Ontikes txanponetan[5] eta Sekiako ale batzuetan.
- Atzekoz aurrera idatzitako "R": "Arsaos" txanponetan agertzen da.
- Bost marraz egindako KA: Bolskan txanponetan.
- H itxura duen BO: Bolskan txanpon batzuetan agertzen da.
- T itxurako hizkia: N gisa ulertu izan da. Tradizionalki "Unambaate" eta "ontikes" gisa irakurri izan diren txanponen legendetan agertzen da, eta Irulegiko eskuan. Eduardo Orduñarentzat afrikatu bat idazteko erabil zitekeen; "ts" eta "tz" aipatzen ditu eta tz da aukera gehien dituena[6]. Horrela balitz, eta kontuan izanda nb taldea M gisa irakur daitekeela, Utzamaate eta Ontzikes irakurri beharko litzateke. Hizki hau alfabeto greko-iberikoan ere agertu da. T mota hau Irulegiko eskuan ere agertu da.
- KE makurra: Ontikes legendan agertzen da.
- S: Agian, S letra, S´ idazteko erabili zen Sekia txanponean.
- Bost besotako S: Sesars eta Tirsos txanponetan
- Galburu itxurako hizkia: Sesars txanponetan
- Erronboide edo zirkulu forma duen eta barnean lerro bertikala duen balizko TE: Unambaate txanponetan[7] agertu da.
- Bolskan txanpona. Aurkia eta ifrentzua. Bost marraz egindako KA edo GA ikus daiteke.
- Bolskan txanponetan agertzen den legenda egungo ordenagailu programa batekin idatzita. Bost marraz egindako KA edo GA ikus daiteke.
- Arsaos txanpona. Aurkia eta ifrentzua. Ifrentzuan agertzen den legendan, bigarren hizkia buelta emandako R bat da.
- Arsaos txanponetan agertzen den legenda egungo ordenagailu programa batekin idatzita. Ezkerretik eskuinera irakurriz gero, bigarren letra, atzekoz aurrera biratuta dagoen R bat ematen du.
- Arsakos txanponaren legenda. Z baten edo buelta emandako S baten itxurako zeinua dauka.
- Bolskan txanponaren BON legenda aurkian.
- BON testua
- OnTikes legenda. T seinua, E zirkular itxura duen zeinua, eta buelta emanda dagoen S zeinua.
- Sesars txanponetako legenda. Bost lerroz osatutako "S", eta galburu itxura duen zeinua.
- Unambaate txanponaren legenda. Bi zeinu berezi ikusten dira hemen: T itxurako zeinua eta erronbo antzeko forma eta erdian lerro bertikala duena.
Oharrak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.