From Wikipedia, the free encyclopedia
Ibarrekolanda Deustuko auzoa da eta Bilboko lehen barrutiaren barnean dago. Iparraldean San Ignazio eta hegoaldean Deustuko Doneperiagako auzoak daude. XX. mende erdialdera arte auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden, eta Zubiria familiaren jauregia.
Ibarrekolanda | |
---|---|
Euskal Herria | |
Ibarrekolanda auzoa Zorrotzatik ikusia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′31″N 2°57′30″W |
Azalera | 0,39 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 10.520 (2023) |
Dentsitatea | 26.300 bizt/km² |
1925. urtean Deustuko Elizateak bere independentzia galdu egin zuen Bilbori anexionatuta. Urte hartatik aurrera Ibarrekolanda, Deustuko beste aldeak bezala (Arangoiti, San Ignazio, Elorrieta eta Zorrotzaurre), Bilboren barruan gelditu ziren, nahiz eta Deustuko barrutian dirauten.
1950eko hamarkadan gaur egungo Ekonomia eta Enpresa Zientzen Fakultatea jaio zen.
1960ko hamarkadatik aurrera, hiriaren etxebizitza beharrak asetzeko, etxebizitza ugari eraiki zen. 38,70 hektarea ditu auzoak eta bertan 11.748 biztanle bizi dira, Bilbon dentsitate gehien duten auzoen artean dago. Horrela Arbolagaña (zuhaitz baten gainean oholtza zegoen) txakolindegia galdu egin zen. Lehendakari Agirre etorbideak bitan banatzen du auzoa.
Auzoa Bilboko erdigunearekin eta gainontzeko auzoekin batzen duten lau Bilbobus linea daude. Autobusek Lehendakari Agirre etorbidean zehar egiten dute garraioa.
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
10 | Elorrieta - Plaza Biribila | 15´ |
13 | Txurdinaga - San Ignazio | 15´ |
18 | Zorrotza - San Ignazio | 15´ |
71 | Miribilla - San Ignazio | 20´ |
Bilboko metroaren tarte komuna Sarrikoko geltokia, Benidorm kalea eta Lehendakari Agirre etorbidean dago. Metroaren eraikitze lanak hasi zirenean, bigarren sarbide bat jartzea pentsatu zen, Arrue Margolariak eta Lehendakari Agirre etorbidea batzen diren tokian, baina azkenik ez zen beharrezkotzat jo.
1995. urtean Bilboko metroa zabaltzearekin batera EuskoTrenen Plentziako linearen Erandiotik aurrerako tartea metroaren lehen linea bilakatu zen. Horrela Erandio eta Bilboko Deustu auzoaren arteko tartea bertan behera geratu zen; horrekin batera, Orixe kalean zegoen geltoki zaharra. Ondorengo urteetan trenbidea kendu egin zen, eta gaur egun, ez da trenbidearen arrastorik geratzen.
Auzoan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea dago, gaur egun 6.000 ikasle inguru dituena. 1955ean zabaldu zen.
Larrako dorretxea Ibarrekolandan kokatuta dago.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.