Infragorrizko behatoki espaziala, (Infrared Space Observatory, ISO, ingelesez) infragorrizko behaketak egiteko diseinatu zen espazio teleskopioa da. ESA agentziak gidatutako proiektua da, ISAS (gaur egun JAXA japoniar espazio agentziaren barnean dago) eta NASAren laguntzarekin. Proiektua 1979an proposatu zen baina 1995eko azaroaren 17raino ez zen orbitan ezarria izan, orbitan ezartzeko, Kourouen aireratu zen Ariane 4 4P deritzon ibilgailu bat erabili zen. 1998ko maiatzaren 16an misioa amaitu zen, espazio teleskopioa atmosferara bidali zutelako bertan deusezteko. Espazioan egon zen bitartean, ordura arte bidali zen espazio teleskopiorik onena zen infragorrien arloan.
ISO teleskopioaren LWS tresna | |
Informazio orokorra | |
---|---|
Erakundea | ESA |
Kontratista nagusiak | Aérospatiale (gaur egun Thales deitua) |
Misioaren hasiera eta amaiera | |
Jaurtiketa data | 1995eko azaroaren 17 |
Jaurtiketa lekua | Kourou |
Jaurtigailua | Ariane 4 4P |
Misioaren iraupena | 28 hilabete eta 22 egun |
Lurrerako itzulera | 1998ko maiatzeren 16an suntsitua |
Ezaugarri teknikoak | |
Masa | 2498 kg |
Orbita-ezaugarriak | |
Orbita-mota | Eliptikoa |
Orbita-periodoa | 24 ordu |
Diametroa | 60 cm |
Foku-distantzia | 900 cm, f/15 |
Tresneria | |
ISOCAM | Kamera |
ISOPHOT | Fotopolarimetroa |
SWS | Gorputz hotzen tenperatura aztertzeko |
LWS | Ikerketa espektroskopikoentzat |
Tresneria
Teleskopioak helio likidoaren bidezko hozte-sistema bat zuen, 0.6m-ko ispilu nagusi bat edukitzeaz gain. Ispilu nagusiak lau tresnari argia bidaltzeko ahalmena zuen, piramide itxurako beste ispilu bati esker, aipatutako lau tresnak ondorengoak zirenː
- ISOCAMː 2.5 mikretatik 18 mikretaraino eraginkorra zen infragorrizko kamera.
- ISOPHOTː 2.5 eta 240 mikren artean eraginkorra zen fotopolarimetro bat, zero absolututik hurbil zeuden gorputz izoztuak aztertzeko gai zena.
- SWS (Short-Wave Spectrometer)ː 2.4 eta 45 mikren arteko objetuak behatzeko gai zen espektometroa. Objektu oso hotzen osaera kimikoa aztertzeko ere balio zuen.
- LWS (Long-Wave Spectrometer)ː 45 eta 197 mikren artean eraginkorra zen espektometroa. Objektu hotzen ikerketa espektroskopikoa burutzeko diseinatuta, adibidez, espazio hurrunean dauden hautsezko hodeiak aztertzeko balio zuen.
Teleskopio honen bizitza mugatuta zegoen, barnean zuen helio likidoa behar-beharrezkoa baitzuen bere burua mantentzeko. 2286 litro helio likido sartu zizkioten 18 hilabete iraungo zituela pentsatuz, azkenean 28 hilabete iraun zituen. Teleskopio honek eman zizkugun datu batzuk, oraindik ere aztertzen ari dira zientzialariak.
Ikus, gainera
Infragorriz dabiltzan beste espazio teleskopio batzukː
Espazio teleskopio ospetsuakː
Kanpo estekak
ISOren webgune ofiziala (Ingelesez)
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.