atleta nafarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñigo Monreal Saénz (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1974ko irailaren 26a) atleta ohia da, 400 metro hesidunetan eta 4 x 400 metroko txandakako lasterketan nabarmendu zena. 400 metroko hesidunetako proban, 49,86 segundokoa du markarik onena. Olinpiar Joko bitan izan da: Atlantakoetan eta Sydneykoetan.[1] Beharbada, inoiz izan den nafar atletarik hoberena: guztira, Nafarroa Garaiko 16 txapelketa irabazi ditu, hainbat modalitatetan (200 m, 400 m, 800 m, 110 m hesidunak, 400 m hesidunak eta dekatloia), eta Nafarroa Garaiko 45 marka absolutu gainditu ditu (aire zabaleko pistan: 2 marka 400 metroetan, 12 marka 110 metro hesidunetan, 8 marka 400 metro hesidunetan, 5 marka 4 x 400 metroetan, eta marka bat dekatloian; estalpeko pistan: 2 marka 400 metroetan, eta 15 marka 60 metro hesidunetan).[2]
Iñigo Monreal | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1974ko irailaren 26a (50 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Nafarroa Bai | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2008ko Espainiako hauteskunde orokorretan, Diputatuen Kongresurako hautagai izan zen, Nafarroa Bai alderdiarekin.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.