From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñaki Esain Urbeltz, pilota arloan Esain deituraz ezaguna (Burlata, Nafarroa Garaia, 1976ko abenduaren 24a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin; lehenago, Aspe eta Maesku 2000 enpresekin jokatua zen.[1] Estatistika ofizialen arabera, 1,79 metro luze da, eta 80 kg pisatzen zuen. Estreinako partida 1998ko otsailaren 27an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bi titulu nabarmen irabazi zituen: 1998ko bigarren mailako buruz buruko txapelketa eta 2003ko Nafarroako lau eta erdiko txapelketa. 2008ko otsailaren 11n jokatu zuen profesional gisa azken partida, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan; profesionaletako azken urteetan ez zuen partida askorik jokatu.[2][3][4]
Iñaki Esain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Burlata, 1976ko abenduaren 24a (47 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
2009ko otsailean, Errioxako Pilota Federazioko zuzendari tekniko izendatu zuten,[5] eta urte bereko irailean Munduko Pilotari Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.[6] 2012ko irailaz geroztik, Nafarroako Pilota Federazioko zuzendari teknikoa da.[7][8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.