Iñaki Beristain

From Wikipedia, the free encyclopedia

Iñaki Beristain Uzkudun (Errezil, Gipuzkoa, 1947Arantzazuko santutegia, Gipuzkoa, 2017ko irailaren 25a) euskal idazlea, frantziskotar fraidea eta euskaltzalea izan zen. Arantzazuko santutegiaren ikurretako bat izan da; besteak beste, santutegiko komunikazio-arduradun aritu zen hainbat urtez.[1] Alor horretan, Euskadi Irratian hasi zen 1983 urtean eta ondoren Euskal Telebistan, 1988 urtetik aurrera, ETB1eko Egi bidean programa erlijiosoaren arduradun gisa. 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuen.[2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Iñaki Beristain
Bizitza
JaiotzaErrezil, 1947
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2017ko irailaren 25a (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakfraidea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena
iberistain.org
Itxi

Arantzazu aldizkariaren zuzendaria, eta Hemen: erlijio gogoetarako aldizkariaren kolaboratzailea.

Lanak

  • Bakea eskatu, bakea ospatu: 9 otoitzaldi. (1992, Idatz).
  • Bizitzaren eguteran: San Markos irakurtzen, B urtea. (1999, Idatz).
  • Jainkoa berrion. Joxe Arregirekin batera. (2000, Idatz).
  • Pozik bizitzea artea da: San Lukas irakurtzen, C urtea. (2000, Idatz).
  • Arantzazu, 500 urtez frantziskotarrak Arantzazun: 1501-2001 (2001).
  • Gertatu zaionak daki: San Mateo irakurtzen, A urtea (2001, Idatz).
  • Ur handietan iraun: San Markos irakurtzen, B urtea (2002, Idatz).
  • Txingarrak hauspotzen: San Lukas irakurtzen, C urtea (2003, Idatz).
  • Gozatu eta gizatu: San Mateo irakurtzen, A urtea (2004, Idatz).
  • Arantzazu: "ermitatxo bat iedazu": basilikaren 50.urteurrena.(Bideo) (2005, Arantzazu).
  • Hitzaren ezpalak: San Markos irakurtzen, B urtea (2005, Idatz).
  • Zer da Arantzazu?. Javier Garrido rekin batera. (2005, Arantzazuko Frantziskotarrak).
  • Bideko eliza: Arantzazura ibilaldiak 2000-2008 (2008, Idatz).
  • Ebanjelioa, zeru eta zoru: San Lukas irakurtzen, B urtea (2009, Idatz).
  • Hitz ederraren oinetan: San Mateo irakurtzen A urtea (2010, Idatz).
  • Euskal prosa aztertuz: kritiko berrien ahotsa. (CD-ROM) JoJon Kortazarren zuzendaritzapean. (2013, EHU).
  • Igandetik igandera: liturgi lagungarriak: A urtea (2016, Efarantzazu).
  • Nikolas Segurola: fraide, artzain eta bertsolari. Xabier Euzkitze eta Eduardo Urarterekin batera. (2016, Efarantzazu).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.