From Wikipedia, the free encyclopedia
Huqin-a (胡琴; pinyin: húqín) Txinako musikan erabiltzen den hari instrumentuen familia bat da. Zubi luze bat lotzen zaion erresonantzia-kaxa biribil, hexagonal edo oktogonal batez osatuta dago. Familiako instrumentuek bi hari dituzte, binaka afinatutako lau hari dituen sihua izan ezik. Kaxak normalean suge-larruaz edo egurrezko laminatuz estaltzen dira. Bi afinazio-larako dituzte, bat hari bakoitzeko. Gehienek arkua harien artean igarotzea ahalbidetzen dute.
Hugin arruntenak erhu deitzen dira, funtsean txinatar biolin gisa deskribatu daitekeena, zhonghu-a edo txinatar biola, eta gaohu-a, Kantoneko musikan erabili ohi den soinu altuagoko instrumentua. Hogeita hamar huqin mota baino gehiago dokumentatu dira.
Familia xiqin (奚琴) izeneko instrumentuaren ondorengoa dela uste da, jatorriz Xi -ek, Asia erdiko herri nomada batek, erabilia.
XX. mendean, dihu-a, gehu-a eta diyingehu-a bezalako baxu-instrumentuak garatu ziren Txinako orkestra modernoan erabiltzeko. Horietatik, gehu-a eta diyingehu-a, funtsean, biolontxelo eta kontrabaxuen bertsioak dira, huqin tradizionalaren soinuarekin bat egiten duen tinbrea izateko diseinatuta. Oro har, lau hari eta traste dituzte, eta mendebaldeko instrumentuen antzera jotzen dira.
Oso antzeko musika-tresnak erabiltzen dira inguruko herrialdeetan, hala nola Mongolian, Korean, Japonian, Vietnamen, Laosen, Thailandian eta Kanbodian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.