From Wikipedia, the free encyclopedia
Hedykheperra Horsiese, Horsiese I.a edo Harsiese I.a, Egiptoko XXII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 870 eta K.a. 860 bitartean gobernatu zuena, Egiptoko hirugarren tarteko aroan.
Horsiese I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. X. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 860 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sheshonk II | ||
Ama | Nesytanebetisherou | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiza |
Agintari independente bat izan zen, Tebasen gobernatu zuena, Osorkon II.a faraoiaren garaikidea izan zelarik.
Kenneth Kitchen akademikari garrantzitsuak, honek idatzitako Egiptoko hirugarren tarteko aroari buruzko liburuetan, Amonen Apaiz Goren bezala eta Sheshonq C Amonen Apaiz Gorenaren seme bezala ikusten du.
Ebidentzia arkeologikoek, Shoshenq Cren semea dela diote, baina Karl Jansen-Winkelnek egiptologo alemaniarrak JEA 81en (1995) argitaratutako ikerketek, lehen erregearen dokumentu guztiak, non Horsiese agertzen den, Amonen Apaiz Gorena sekula ez zela izan frogatu dute. Horsiese I.a eta bere seme ...du/aut..., honen existentzia Koptoseko hil objektuetan eginiko idazkunengatik ezagutzen delarik, soilik Amonen apaiz arrunt bezala aipatzen dira.
Argi dago Horsiese I.a errege independente bat izan zela Tebasen Osorkon II.aren erregealdiko lehen hamar urteetan, baina egon zen, baita ere, Horsiese izeneko beste pertsonaia ezberdin bat: Horsiese B, Amonen Apaiz Goren eztabaidaezina zena, funtzio honekin ikusten dena Osorkon II.aren erregealdiaren amaieran, Sheshonq III.aren erregealdiko 6. urtean eta Padibasteten erregealdiko 18. eta 19. urteetan, Jansen-Winkelnen arabera.
Horsiese I.a, ziuraski, Tebaseko errege izatera iritsi zen Osorkon II.aren erregealdiko 4. urtea baino lehen, eta, zinez, Tebas gobernatu zuen Osorkon II.aren erregealdiko lehen 10 urteetan, Kitchenek dioen bezala. Osorkon II.ak hiri handi honen gainean zuen kontrola, Karnakeko nilometroko testuetan dokumentatua dago, eta Horsiese garai honetan hil zela isladatzen dute.
Aidan Dodson egiptologo ingelesak, bere 1994ko liburuan, Horsiese erregeari buruz, honakoa idatzi zuen:
Medinet Habuko hilobi batean lurperatua izan zen, Ramses II.a erregearen arreba zen Henutmiraren granitozko sarkofago batean (JE 60137), eta belatz formako estalki batez estalia. Lau ontzi kanopoak aurkitu zirenean, hutsik zeuden... Ez zegoen estalkien aztarnarik, elementu hauek, zurezkoak izan zitezkeela iradoki lezakeelarik (material ustelgarria) (Dodson, 92. orrialdea).
...Horsieseren sarkofagoa, estiloari dagokionez, belatz formaduna, Sheshonq II.aren zilarrezko zerraldoaren antzerakoa da (Dodson: Osorkon II.aren urrezko sarkofago eta kartoitzaren aztarnak, 88-89 orrialdeak.
Aurrekoa Osorkon II.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XXII. dinastia |
Ondorengoa Takelot II.a |
Aurrekoa Nesbanebdjedet III.a |
Amonen Apaiz Gorena Egiptoko XXII. dinastia |
Ondorengoa ...du/aut... |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.