idazle txinatarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Hong Ying —txinatar idazkeraz: 虹影— (Sichuan, Txina, 1962ko irailaren 21a) txinerazko eleberrigilea da.
Hong Ying | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chongqing, 1962ko irailaren 21a (62 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fudan Unibertsitatea |
Hizkuntzak | txinera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
1989ko ekainaren 4an Tiananmen plazan izan zen sarraskiaren ondoren, eleberri bat idazten hasi zen mundu zabalean ezagutarazteko egun hartako gertaera dramatiko haiek, bide batez Txinako gizarte talde ahulenetako emakumeen eskabideak plazaratuz: Traizio egin zeneko uda da eleberriaren titulua. Agintariek berehala debekatu zuten. 1991n Hong Ying Londresa erbesteratu zen, eta Txinako gobernuak sorterrira itzultzeko debekua ezarri zion. 1996an ingelesera itzuli zen Hongen eleberria, eta berehala zabaldu zen mendebaldean.
1997an beste eleberri bat idatzi zuen, Londresen argitaratua: Gosearen alaba. Txinan bizi diren homosexualen bizitza ere gaitzat hartu izan du honako ipuin-sorta honetan: Piper Gorri izeneko ezpainetako barra: gay eta lesbianen maitasunari buruzko fikzioa Txinan 1993-1998.
Erromako Saria irabazi zuen 2005ean K: Maitasunaren artea eleberriarengatik eta bere liburuetako asko hainbat telesailen eta filmen oinarritzat hartu dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.