From Wikipedia, the free encyclopedia
Zaborra edo hondakinak zerbait ekoiztu, erabili edo desegin ondoren geratzen den materiala da, bere hasierako balioa galdu edo erabilgarria ez delako berrerabili, baztertu edo botatzen dena. Zabor terminoa balio ez duen edozein hondakini dagokio, edo nahi ez den eta botatzeko asmoa dagoen edozein materiali[1]. Zaborra eta berrerabil edo birzikla daitezkeen hondakinak desberdinak dira[2][3][4].
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA) «hondakintzat» jotzen ditu «ekoizten diren testuinguruan balio ekonomikorik lortu ez duten ekoizpen- eta kontsumo-jardueretan sortutako gaiak»[5]. «Hondakinak maneiatzea» terminoa hainbat hondakin mota biltzeko, tratatzeko eta ezabatzeko giza kontrola izendatzeko erabiltzen da. Ekintza horiek hondakinek ingurumenean eta gizartean duten eragin negatiboaren maila murrizteko dira.
Normalean, bilketa egiteko aurreikusitako lekuetan uzten da, eta zabortegietara edo beste lekuren batera bideratuko da. Gaur egun, termino hori erabiltzen da aprobetxagarriak ez diren eta, beraz, tratatu eta osasun-arazoak edo ingurumen-arazoak saihesteko prestatu beharko liratekeen hondakinen zatikiak izendatzeko; horregatik, birziklatzea hondakinak berreskuratzean datza, bizitza erabilgarri berria duen objektu bihurtzeko.
Hondakinen konposizioa estuki lotuta dago sortzen diren lekuaren eta denboraren bizi-mailarekin eta jarduera ekonomikoarekin. Industriaren asmakuntza eta garapena zuzenean lotuta daude sortutako edo eragindako hondakin motekin. Hondakinen osagai batzuek birziklatzeko balio ekonomiko eta errentagarria dute. Hondakin biodegradagarriak, hala nola elikagaiak eta hondakin-urak, modu naturalean desagertzen dira oxigenoari edo aire zabalari esker, mikroorganismoek eragindako deskonposizioaren ondorioz. Hondakin biodegradagarrien deuseztapena kontrolatzen ez bada, hainbat arazo sor ditzake, besteak beste, giza agente patogenoak indartzearen ondorioz osasunari eragiten dioten berotegi-efektuko gasen askatze orokorra[6].
Hiri hondakinen sailkapena hainbat irizpideren arabera egin daiteke: jatorriaren, ezaugarri fisiko-kimikoen, arriskuaren, tratamenduaren edo fluxu-taldearen arabera.
Hondakin gehienak nahasiak jasotzen dira, etxekoak zein industriakoak.
Gure kontzientzia ekologikoa handiagoa den arren, oraindik ere, hondakin guztiak poltsa bakarrean biltzen dituen gehiengo bat dago, birziklapena zailduz eta garestituz.
Hori ekiditeko, hondakinak sailkatzeko instalazioak sortu izan dira.
Planta horiek mota guztietako hondakin nahasiak jasotzen dituzte, eta, prozesu ezberdinen bitartez, mekaniko zein eskuzkoak, hondakinak motaren arabera bereiztea lortzen dute.
Banandutako zatiki nagusiak hauek dira:
Espazioko zaborra Lurraren inguruan orbitan dauden gizakiek sortutako gauzaki multzoa da, dagoeneko inolako erabilerarik ez duena.
Espazioko zaborra unibertsoa eta batez ere Lurraren orbita zikintzen duten giza hondakinek osatzen dute, eta zenbait zentimetrotik hainbat metrotara arteko objektuak izan daitezke. Zabor hauek ez dira guk eguneroko kontsumoan botatako zaborraren erakoak, sateliteetatik eta espazio ontzietatik askatutako objektuak baitira, jada erabilpenik ez dutenak.
Honela, zerua lainorik gabe dagoen gau izartsu batean gora begiratzen badugu, lurraren orbitan biraka ari diren zenbait puntu distiratsu ikusiko ditugu. Hauetako batzuk satelite artifizialak izango diren arren, gehienak espazioko zaborrak dira. Gaur egun 21.901 objektu daude orbitan espazioan, eta urtetik urtera zenbaki hori handitzen da. Hala ere, piezak, objektuen zatiak eta bestelako zaborra kontuan hartuta, zentimetro bat baino txikiagoak diren 128 milioi objektu daude, 1-10 cm arteko 900.000 eta 10 cm baino handiagoak diren 34.000 objektu daude orbitan[7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.