From Wikipedia, the free encyclopedia
Hirugarren Sinfonia A menorren, Op. 56, eskoziarra bezala ezagutzen dena, Felix Mendelssohn-Bartholdy konposatzaile alemaniarrak idatziriko hirugarren sinfonia da. Sinfonia honen lehen ideia, 1829. urtekoa da, baina Mendelssohnek ez zuen 1842. urtera arte amaitu, eta partitura oso bezala, ez zen 1843. urtera arte argitaratu. Sinfonia hau. Victoria I.a britainiar erreginari eskainitakoa da, eta 1842. urteko martxoaren 3an estreinatu zen, Leipzigen.
3. Sinfonia (Mendelssohn) | |
---|---|
, , eta | |
Jatorria | |
Estreinaldi-data | 1842ko martxoaren 3a |
Izenburua | Sinfonie Nr. 3 |
Ezaugarriak | |
Iraupena | 38 minutu |
Zatiak | 4 mugimendu |
Tonoa | la minor |
Nori eskainia | Viktoria Erresuma Batukoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | list of compositions by Felix Mendelssohn (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Felix Mendelssohn |
Musika lan hau, honako instrumentu hauek osatutako orkestra batentzat idatzitakoa da: bi zehar txirula, bi oboe, bi klarinete, la eta sian, bi fagot, bi tronpa do eta lan, beste bi mi, fa eta don, bi tronpeta ren, tinbalak eta kordazko instrumentuak.
Bere izenburua eskoziarra den arren, eztabaidagarria da bertan agertzen diren doinuetakoren batek, folklore eskoziarrean jatorria izatea. Konposatzailea musika nazionalen arerio sutsua zen, eta bakarrik bigarren mugimenduan aurki daiteke abesti eskoziarren erritmo tipikoaren arrastoren bat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.