From Wikipedia, the free encyclopedia
Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, ADHN[1][2] arreta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura[3] (ingelesez ADHD, attention deficit hyperactivity disorder) haurtzaroan izaten den nahaste neurokonduktual ohikoena da. Horretan, bai faktore genetikoek bai ingurumen faktoreek dute zerikusia. Sintomak umetatik agertzen dira eta nahasmenduaren ezaugarri nagusiak, batez ere, honakoak dira: ariketa fisikoa areagotzea, inpultsibotasuna eta arreta mantentzeko zailtasuna izatea. Horretaz gain, gaitz hau pairatzen duten umeengan autoestimu arazoak ager daitezke, eta nahasmendu honek umearen pertsonarteko harremanetan ere eragiten du.
Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | specific developmental disorder (en) , hyperkinetic disorder (en) , eritasuna neurodevelopmental disorder (en) |
Espezialitatea | Psikiatria child and adolescent psychiatry (en) |
Sintoma(k) | executive disfunction (en) , impulsivity (en) , emotional dysregulation (en) , hyperfocus (en) , rejection sensitive dysphoria (en) distractibility (en) |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | modafinil (en) , pemoline (en) , desipramine (en) , Dextroanfetamina, venlafaxine (en) , imipramina, Bupropion, clonidine (en) , (±)-deprenyl (en) , Metanfetamina, Anfetamina, atomoxetine (en) , nortriptyline (en) , Dextroanfetamina, (R)-amphetamine (en) , guanfacine (en) , dexmethylphenidate (en) , pemoline (en) eta methylphenidate (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | F90.0 |
OMIM | 143465, 608903, 608904, 608905, 608906, 612311 eta 612312 |
DiseasesDB | 6158 |
MedlinePlus | willem |
eMedicine | willem |
MeSH | D001289 |
Disease Ontology ID | DOID:1094 |
DSM-IVaren sailkapenaren arabera, ADHN duten umeek sintoma kliniko desberdinak dituzte. Horren arabera, zenbait azpimota daude: konbinatua, gehienbat hiperaktibo-inpultsiboa dena eta gehienbat arreta zailtasunak dituena.
ADHNren etiologia ezezaguna da, baina badakigu faktore anitzekoa dela. Ikerkuntza neurobiologikoen aurrerapenari esker, genetikan oinarrituta dagoela esan dezakegu. Hala ere, ingurumen-faktoreek zerikusi handia dute nahasmenduaren garapenean eta bere sintometan. Beraz, ingurumen-faktoreak oso garrantzitsuak dira tratamendua jartzerako orduan eta zerikusi handia dute nahasmendu honekin erlazionatutako beste arazo batzuekin.
Nahasmendu hau pairatzen duen ume baten sintomen artean hurrengoak daude: hiperkinesia, egiten ari dena bukatzeko eta zehaztasunei arreta mantentzeko zailtasuna, antolatzeko gaitasun eza eta abar. Ezaugarri horien ondorioz, ohikoa da ume hauek inteligentzia-frogetan emaitza baxuak lortzea, azterketak ez gainditzea galderak ez irakurtzeagatik, ikaskideekin arazoak izatea…
Prebalentziari dagokionez, DSM-IVaren arabera % 3-5 artekoa da. Estatu Batuetan Journal of the American Medical Associacion-ek egindako ikerketa batek agerian uzten du urte betean, 2 eta 4 urteko umeen artean, nahasmendu honen diagnostiko kopurua % 150 igo zela.
ADHNren tratamenduak bi bide jarraitu behar ditu: alde batetik, farmakologikoa, eta bestetik, psikosoziala. Bietako bat gutxiesteak eragina izan dezake bestearen eraginkortasunean, eta horrek, nahasmenduaren hobetze prozesua oztopa dezake. Tratamendu farmakologikoan bi medikazio mota daude: medikazio estimulatzailea eta ez-estimulatzailea.
Medikazio estimulatzaileak eraginkorrenak eta gehien erabiltzen direnak dira. Horiek katekolaminen transmisioa areagotzen dute eta dopamina eta noradrenalina birxurgatzen. Oso eraginkorrak badira ere, bigarren mailako hainbat efektu sortzen dituzte:
Ikus daitekeenez, datuak oso deigarriak eta kezkagarriak dira: farmakoek alderdi batzuk hobetzen dituzte, baina, aldi berean, beste hainbat kaltetzen. Kasu berezietan, antipsikotikoak gaineratu behar zaizkio tratamendu farmakologikoari.
Tratamendu farmakologikoa, bera bakarrik, ez da nahikoa nahasmendu hau tratatzeko; tratamendu psikosozialarekin batera eman behar da. Hiru aldaera daude azken horretan: banakako tratamendua, taldekako tratamendua eta tratamendu familiarra. Nahiz eta teorikoki tratamendu farmakologikoaren eta psikosozialaren arteko elkarrekintza ezinbestekoa den, askotan, psikosozialari ez zaio behar adina garrantzia ematen, eta ondorioz, tratamendua ez da guztiz eraginkorra izaten.
Aurretik aipatu bezala, nahasmendu hau haurtzaroan azaleratzen da. Hala ere, bi urteko ume osasuntsu baten ezaugarri ohikoak dira aktibotasuna, geldi egon ezin izatea, eta abar, eta lau urtekoarenak, horietaz gain, zaratatsua izatea. Jarrera hori euren garapen prozesuaren ezinbesteko alderdia da. Beraz, ezaugarri horiek dituen ume batek ez du zertan ADHN izan.
Aitzitik, ezaugarri horiek neurriz kanpokoak edo gehiegizkoak direnean, eta beste sintoma batzuekin lotuta daudenean, ADHN kasu bati buruz hitz egiten egon gaitezke. Hala ere, sintoma horiek edukitzeak ez du esan nahi neurriz kanpoko ezaugarri horiek ez direla beste faktore psikologiko eta sozial batzuen ondorioa. Héctor Waisburg-en arabera (Garrahan Ospitaleko medikua) ADHNz diagnostikatutakoen % 40an nahasmenduaren jatorria arretaren nahaste baten ondorioa da. Beraz, ondoriozta dezakegu beste % 60-ak nahasmendu hori ez den beste arazoren bat duela.
Hori guztia kontuan hartuta, ikus dezakegu diagnostikoa kasu guztietan ez dela zuzena, eta diagnostiko “komodin” gisa erabiltzen dela batzuetan. Diagnostiko okerra egiteak behar ez den tratamendu bat ezartzea dakar. Ondorioz, benetan ADHN pairatzen ez duen portzentaje horrek ez du jasoko behar duen tratamendua, eta horretaz gain, ADHN tratatzeko erabiltzen diren farmakoen bigarren mailako efektuak jasango ditu (gorago aipatutakoak). Gainera, pertsona horiek, heldutasunean, drogadikziorako, alkoholismorako, delinkuentziarako eta jokabide antisozialetarako joera handiagoa dutela frogatu da.
Gaizki diagnostikatutako ume horiek beste patologia psikiatriko batzuk izan ditzakete, modu argian hautematen ez direnak. Epe luzean, patologia horiek depresioarekin, antsietatearekin eta nahaste obsesibo-konpultsiboekin azaleratzen dira.
Nafarroako Unibertsitatean gaitz hau diagnostikatzeko tresna berri bat probatzen ari dira; 3Dtako programa informatiko batean datza. Horren bidez, birtualki irudika daitezke umearen eguneroko zenbait bizipen (eskolan bizi dezakeen egoera arrunt bat, adibidez). Umeari jartzen zaizkion betaurreko batzuen bidez, umeak irudi birtual horiekiko duen jarrera aztertzen da, egunerokoan izaten dituen arreta galerak identifikatu eta zehaztu ahal izateko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.