From Wikipedia, the free encyclopedia
Herritar-izena, demonimoa edo jentilizioa toki bateko biztanleak izendatzeko erabiltzen den hitza da, jatorritzat duten toki hori abiaburu harturik; adibidez, donostiar, bilbotar, gipuzkoar, paristar, herbeheretar eta alemaniar herritar-izenak dira.
Herri- eta auzo-izenak euskaraz lehenengo letra larria idaztea eskatzen dute, baina herritar-izenek, ez, letra xehez idazten baitira (Araba → arabar; Errusia → errusiar; Costa Rica → costarricar; Estatu Batuak → estatubatuar).
Euskaraz, herritar-izenak herrialde-, hiri-, herri- edo auzo-izenei + -(t)ar atzizkia lotuz eraikitzen dira: Lekeitio → lekeitiar; Santutxu → santutxuar... Bizkaiko mendebaldean, ordea, -(o)ztar erabiltzen da (getxoztar, leioaztar, erandioztar, bediaztar, zaratamoztar...), baina ez Bizkaia osoan.
Euskaltzaindiaren arauetan toponimiari buruzko dokumentu asko daude, toponimoekin batera, herritar-izenak nola eman adierazten da. Ikus, esaterako:
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.