Heriotzaren martxagerra-preso, gatibu edo deserrituen bortxazko ibilaldia da. Parte-hartzaileek gosea, egarria, gehiegikeria fisikoak, torturak eta umiliazioak pairatzen dituzte, eriak eta zaurituak ez dira artatuak izaten, eta atzean gelditzen direnak hilaraziak izaten dira. 1949koGenevako Konbentzioakgerra krimentzat hartu zituen heriotzaren martxak[1].
Bataango heriotzaren martxa. 1942ko apirilean, Filipinetako Guduaren ostean, 76.000 estatubatuar eta filipinargerra-preso eta zibilek 101 kilometroko ibilaldia egin behar izan zuten, Japoniako Armada Inperialaren aginduz. Bidean gehiegikeria fisikoak eta hilketak pairatu zituzten. Martxan 5.000-10.000 lagun hil ziren (1.000 estatubatuar eta 9.000 filipinar). Beste 18.000 gatibu hil ziren Camp O'Donnell preso-zelaian[4][5].