From Wikipedia, the free encyclopedia
Hepatozitoa, gibeleko zelula da, gorputzeko organo honetako parenkima eratzen duena.
Hepatozito | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | gibela |
Identifikadoreak | |
Latinez | Hypocrita deforma |
MeSH | A11.436.348 |
TH | H3.04.05.0.00006 |
FMA | 14515 |
Terminologia anatomikoa |
Hepatozitoek sortutako behazuna, hepatozitoen laminen barneko kanaltxo sare batean iraultzen da eta modu zentripetoan jariatzen da lobulotxora, porta guneetako behazun hodietarantz. Hepatozitoak, gibeleko zelula guztien %80a dira. Zelula poliedrikoak dira, 1 edo 2 erdigune esferiko poliploiderekin eta nukleolo irtenarekin. Zitoplasma azidofiloa dute, gorputz basofiloekin, eta organoloetan aberatsak dira. Gainera, euren zitoplasman, glukogeno eta koipe eranskinak dituzte. Hepatozitoen mintz plasmatikoak, domeinu sinusoidal bat du mikrobiloekin, Disseren gunera begira dagoena, eta alboko domeinu bat ere bai, ondoko hepatozitoari begira dagoena. Bata bestearen ondoan dauden bi hepatozitoren mintz plasmatikoek, behazuna jariatuko den. Hepatozitoan organolo ugariren presentzia, bere funtzio ugariekin lotua dago, proteinen sintesi eta metaketa (albumina, fibrinogenoa eta plasmako lipoproteinak), karbono hidratoen metabolismoa, behazun eraketa, botika eta toxikoen katabolismoa eta lipido, purina eta glukoneogenesiaren metabolismoa kasu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.