Henry Robertson Bowers
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Henry Robertson (Birdie) Bowers tenientea (Greenock, Eskozia, 1883ko uztailaren 29a - Ross izotz hesia, Antartika, 1912ko martxoaren 29a) Robert Falcon Scott-en laguntzailetako bat izan zen zoritxarreko Terra Nova espedizioan, ospetsua Hego Polora iritsi ondoren kide guztiak hiltzeagatik.
Henry Robertson Bowers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Greenock, 1883ko uztailaren 29a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Ross izotz hesia, 1912ko martxoaren 29a (28 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Navy |
Eskoziar jatorrikoa, bere aita hiru urte zituela hil zen eta bere amarekin hazi zen. Itsasoarekin lehen harremana merkantzia-ontziterian izan zen, 1905ean Errege Indiako Itsas Zerbitzura sartu zenean. Scott-en espedizioan izena eman zuen Discovery-ko bere lehen espedizioari buruz eta Ernest Shackleton-en Nimrod espedizioari buruz irakurri ondoren. Ez zuen inolako aurretiko esperientzia polarrik.
Bowers apala zen gorputzez, eta moko itxurako sudurra zuen, eta horrek berehala eman zion "Birdie" (txori txiki) ezizena espedizioko kideen artean. Gizon gogorra, fidagarria eta beti alaia izateagatik ezaguna zen.
Scott-ek hasieran ez zuen Bowers polora iritsi behar zen taldean kontsideratu. Bowers Edward Evans tenientea, Scott-en bigarrena, buru zuen lera taldera esleituta zegoen, Scott eta bere taldea hegoalderanzko bidean lagunduko zuen azken languntza taldea litzatekena. Baina 1912ko urtarrilaren 4an Evans-ek Scott-en taldeari agur esan zionean, Bowers polora iritsiko litzatekeen taldera esleitu zuten. Antza denez, Scott-en erabaki oldartsua izan zen. Egun batzuk lehenago, Scotte-ek agindu zien Evans-en gizonei euren eskiak uzteko, beraz Bowers poloraino oinez joan behar izan zuen besteak eskiatzen joan ziren bitartean. Gainera, taldeari beste kide bat gehitzeak, laurentzako egindako kanpadenda batean pertsona bat gehiago elkarren kontra estutu behar izatea, eta lau gizonentzako paketatutako janari anoak banatzea ekarri zuen. Scott-en motibazio nagusia Bower taldean sartzeko beste esperientziadun nabigatzaile bat bere posizioa poloan berresteko beharra zen eta horrela Iparburuko Frederick Cook-en eta Robert Peary-en erreklamazioek sortutako eztabaida saihestea.
1912ko urtarrilaren 16an, taldea Hegoburutik gertu zegoela, Bowers lehena izan zen hilabete bat lehenago Roald Amundsen-ek han utzitako bandera ikusten. Bere bueltako bidaia oso penagarria izan zen, Edgar Evans lehen hil zen eta, ondoren, Lawrence Oates, eskorbutoak eta izozketak jota hil zen. Scott, Bowers eta Edward Adrian Wilson doktoreak jarraitu zuten, baina euren kanpadendan hil ziren kanpamentu basetik 200 km baino gutxiagora. Haien gorpuak hurrengo udaberriko bilaketa-talde batek aurkitu zituen eta elurpean ehortzi zituzten etzanda ziren lekuan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.