Henrike VII.a Ingalaterrakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Henrike VII.a Ingalaterrakoa (1457ko urtarrilaren 28a – 1509ko apirilaren 21a), Henrike Tudor (galesez: Harri Tudur) ere deitua, 1485-1509 bitarteko urteetan Ingalaterrako erregea eta Irlandako jauna izan zen, Tudor leinuaren lehendabizikoa.
Remove ads
Remove ads
Bizitza
Edmundo Tudorren eta Margarita Beaufortkoaren semea zen; Lancastertarren azkenekoa izan zen. Eduardo IV.ak Frantziara erbesteratzera behartu zuen. Rikardo III.aren aurka altxatu zen eta menderatu egin zuen 1485eko Bosworthko guduan; Bi Arrosen Gerraren amaiera izan zen hura. Horren ostean, Ingalaterrako errege bilakatu zen. Guduzelaian tronua lortu zuen Ingalaterrako azken erregea izan zen.
Elisabet Yorkekoarekin ezkonduta, Tudor dinastia sortu zuen. Irlandarren aurka borrokatu eta nagusitu zen, eta Jakobo IV.a Eskoziakoarekin ezkondu zuen Margarita alaba. Era horretan Ingalaterra Britainiar uharteetan nagusi izatea lortu zuen.
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads