matematikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Henri Léon Lebesgue (Beauvais, 1875eko ekainaren 28a - Paris, 1941eko uztailaren 26a) matematikari frantsesa.
Henri Léon Lebesgue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beauvais, 1875eko ekainaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1941eko uztailaren 26a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Q73663612 |
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure Lycée Louis-le-Grand (en) Lycée Saint-Louis |
Tesia | Integral, Length, Area (en) |
Tesi zuzendaria | Émile Borel |
Doktorego ikaslea(k) | Paul Montel Zygmunt Janiszewski (mul) Georges De Rham André Marchaud (en) Florin Vasilesco (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Joseph Caron (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Rennesko Unibertsitatea (1902 - 1906) Poitiersko Unibertsitatea (1906 - 1910) Parisko Unibertsitatea (1910 - 1919) Collège de France (1921 - 1941) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Frantziako Zientzien Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia |
Beauvaisen jaio zen, Oise, Picardie, Frantzia. Frantziako ENS goi eskolan ikasi zuen eta 1899 – 1902 tartean Nancyko lizeoan eskolak eman zituen. 1910ean, Sorbonako Unibertsitatean katedra bat jaso zuen.
Lebesgue ezaguna da, batez ere, integralari eta neurriaren teoriari egindako ekarpenei esker. Émile Borel eta Camille Jordan matematikarien lanetatik abiatuta, 1901ean, Lebesguek ekarpen handiak egin zizkion neurriaren teoriari. Hurrengo urtean, bere mintzaldian Intégrale, longueur, aire (Integral, luzera, azalera) Nancyko Unibertsitatean aurkeztua, Lebesgueren integrala definitu zuen. Integralaren definizio horrek Riemannen integralaren nozioa orokortzen du, kurba baten azpiko azaleraren kontzeptua funtzio etenetara ere zabalduz. Hori da analisi modernoaren lorpenetariko bat Fourieren analisiaren hedapena handitzen duelako.
Topologia, potentzialaren teoria eta Fourieren analisia adarretan ere ekarpenak egin zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Léon Lebesgue |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.