Pleuran odola pilatzea From Wikipedia, the free encyclopedia
Hemotoraxa barrunbe pleuralean odolaren presentzia da. Normalean lesio torazikoek sortua izaten da, baina zenbait kasutan birikako minbiziak edo bihotzeko edo toraxeko kirurgiak ere eragin dezakete.
Lesio traumatiko baten ondorioz, saihets batek birikako ehuna edo arteria zauri ditzake odola gune pleuralera sartzea eraginez. Zauria puntadun zerbaitekin edo bala bidez egina bada, birika arriskuan jar dezake. Hemotoraxa pneumotorax (gune pleuralean airearen sarrera) batekin erlazionatuta egon daiteke eta odol kantitatearen arabera, konplikatu egin daiteke shock egoerara helduz.
Medikuak azterketa fisiko batean arnasa hartzean soinuen murrizketa bat detektatu dezake edo bestela, toraxaren erradiografia bat egin dezake.
Gaixoa egonkortu, odoljarioa gelditu eta gune pleuralean dagoen odola kanporatu behar da. Aitzitik, bertatik atera den odola gaixoari transfusioa egiteko erabili behar da.
Gainera, hematoraxaren eragilea tratatu behar da. Lesio traumatikoaren kasuan, hodi drainatzaile bat kokatzearekin nahikoa izango da, kirurgia beharrik gabe.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.