From Wikipedia, the free encyclopedia
Heljä Tuulia Mirjam Liukko-Sundström (Vehmaa, 1938ko ekainaren 15a – 2024ko maiatzaren 21a[1]) finlandiar zeramikari eta haur literaturako idazlea izan zen.
Heljä Liukko-Sundström | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vehmaa (mul) , 1938ko ekainaren 15a |
Herrialdea | Finlandia |
Heriotza | 2024ko maiatzaren 21a (85 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | zeramikaria |
Jasotako sariak |
Heljä Liukko-Sundström Vehmaan jaio zen 1938an. Bi ahizpa eta neba bat zituen: Rauni, Marketta eta Ilkka[2][3].
1962tik Arabia enpresan lan egin zuen, 2016an lantegia itxi zen arte. Geroztik, Arabiako Arte Sailen Elkartean lantegiko jarraitu zuen eraikin berean[4]. Horrez gain, Heljä Oy enpresa zuzendu zuen.
Liukko-Sundströmen artelanen artean erliebeak, eskulturak eta teilak daude, baita hainbat lan monumental ere. Besteak beste, Onnellisten saari artelana sortu zuen Peijas ospitalerako[5] eta beste bat Humppilako elizarako[1].
Lan garrantzitsua egin zuen haurren kultura garatzeko eta haurrentzako hainbat liburu idatzi zituen. 1982an Haurren Kulturaren Estatuko Saria irabazi zuen Jäniksenpoika ikusmen urritasuna duten haurrentzako liburua sortzeagatik[6]. 2001ean Pro Finlandia saria jaso zuen[7].
2005ean Ateljé Heljä tailerra ireki zuen Humppilan[8].
2024ko maiatzaren 21ean hil zen, 85 urte zituela[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.