From Wikipedia, the free encyclopedia
Hego Euskal Herriko kopa Euskal Herriko mendi bizikleta proba garrantzitsuenetakoa zen, sortu egin zenean[1]. Garrantzitsuena, Euskadiko Open-a izan da beti. Honetarako, lasterketa berriak eratu ziren eta kirol erakundeek lan handia egin zuten. Denborarekin, Hego Euskal Herriko Kopa Euskadiko Open-arekin bateratu zen. 2012.urtean, Zirkuitu Olinpiarreko BTT Euskadiko Open-a zuen izena eta, orain arte, horrela jarraitu du.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Hego Euskal Herriko Kopa, 2001. urtean egin zen lehenengoz, 6 lasterkarekin. Lasterketak, Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban egin ziren, urte hartan. Nahiz eta Iñaki Lejarreta mendi bizikletako txirrindulari hoberena zen, momentu hartan berak ez zuen parte hartu. Sari moduan, giltza-kate bat eskuratu zuten partaideek, lehenengo ekitaldi hartan. Lasterketak, Euskadiko Open-eko lasterketen artean kokatu ziren, egutegian, apiriletik uztaileraino (biak barne). Lehenengo ekitaldian, honako herrietan egin ziren lasterketak:
Izkue, Gorliz, Muniain de la Solana, Tolosa, Muzkiz eta Narbaxan. Narbaxako lasterketak ere Arabako Challengerako puntuak ematen zituen.
Gorlizeko Mendibike elkarteak Udaberriko Saria eratu zuen, txapelketa honetan parte izateko. Liderraren maillota Spiuk babestu zuen lehenengo urte hartan, argazkian ikus daitekeen bezala.
Geroago, Hego Euskal Herriko Kopa Euskadiko Open-arekin bateratu zen. 2004. urtean inoiz izan duen lasterketa kopuru gehien izan zituen, 12 lasterketekin. 2012. urtean, Zirkuitu Olinpiarreko BTT Euskadiko Open-a zuen izena.
2020. urtean, bi proba bakarrik egin ziren, COVID-19 pandemia egoera zela eta.
2021. urtean, txapelketa ez egiteko arriskuan egon zen osasun egorera zela eta. Azkenean, 5 lasterketa egin ziren, maiatzatik irailera bitartean.
Garaipen gehien dituen txirrindularia, Patxi Cia nafarra da, zazpirekin. Alexander Ordeñana ere, nabarmendu izan da lau garaipenekin, eta gainera, sei urte jarraian podiumean izan da, 2011tik 2016ra.
Lehenengo urteetako sailkapenak aurkitzea saila da, baina hona hemen Junior mailan geratu zena, 2001ean:
2012. urtetik aurrera euskadiko federazioaren webgunean aurkitu daitezke sailkapenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.