From Wikipedia, the free encyclopedia
Hauteskundeak Lasarte-Orian artikuluan udalerri horretako azken hauteskundeen emaitzak eta azalpena ematen da.
2007ko hauteskundeetan, PSE-EE izan zen alderdi bozkatuena. Ordurarte, bera izan zen udalerria gobernatu zuen bakarra. Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) bigarren indarra izan zen. Hala ere, PSE-EEtik urrun zegoen. EAEk 17 aulkietatik 3 zituen. EAJk 2 zinegotzi lortu zituen eta Plataforma Ciudadana de Lasarte-Oriak (PCLO) bat, baita Alderdi Popularrak, Ezker Batuaren eta Aralarren arteko koalizioak eta Eusko Alkartasunak.
2008ko uztailaren 10an, Lasarte-Oriako udaletxeko udalbatzak EAE taldearen disoluzioa onartu zuen, Baltasar Garzon epailearen autoari jaramon eginez. Ondorioz, taldearen aktibitatea bertan behera geratu zen. Geroztik, taldeko kideak zinegotzi ez adskritoak izatera pasa ziren [1]
2010 arte, Lasarte-Orian alkate bakarra egon zen: Ana Urtxuegia PSE-EEkoa, kargua 24 urtez mantendu zuena. Hasiera batean, 1986-1987 bitartean udalerri sortu berriko Kudeaketa Batzordeko presidentea izan zen eta 1987an, alkate izendatu zuten. Alkate moduan bost legislatura oso egin zituen eta seigarrenaren zati bat.
Ana Urtxuegiak uko egin zion alkate izateari Eusko Jaurlaritzak Txilen eta Perun duen delegaritzan izendatu zutenean [2],
2010eko martxoaren 5ean, Jesús María Zaballos de Llanos PSE-EEkoa Lasarte-Oriako alkate izendatu zuten. Udalerriaren historiako bigarren alkatea izan zen eta lehen gizonezkoa. Alkatearen hautaketan, bere taldeko zortzi zinegotzik alde bozkatu zuten eta oposizioko 9 zinegotzien zuri bozkatu zuten. Gipuzkoako alkaterik gazteenetakoa bihurtu zen, 28 urte izanik. Lasarte-Oriako alkate berriak hil zuten Froilan Elespe izan zuen gogoan bere inbestidura saioan [3].
Lasarte-Oriako udaleko alderdi politikoak | ||||
Alderdiak | Zinegotziak | |||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE-PSOE) | ||||
Eusko Abertzale Ekintza (ANV-EAE) | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (PNV-EAJ) | ||||
Plataforma Ciudadana de Lasarte-Oria (PCLO) | ||||
Euskadiko Alderdi Popularra (PP) | ||||
Ezker Batua-Berdeak-Aralar (EB-B-Ar) | ||||
Eusko Alkartasuna (EA) | ||||
2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan PSE-EE alderdiak jaso zituen boto gehien, bigarren Bildu alderdia izan zen, hirugarren EAJ, laugarren PCLO herri plataforma eta bosgarrena PP alderdia.
PSE-EE alderdiak 7 zinegotzi lortu zituen, Bilduk 5, EAJk eta PCLO plataformak bina zinegotzi eta PPk bakarra. 2011ko ekainaren 11an egindako inbestidura ekitaldian Bildu, EAJ eta PCLOk bat egin eta Bilduko Pablo Barrio alkategaia hautatu zuten alkate, bere alderdiko zinegotzien 5 boto, eta EAJ eta PCLOren 4 zinegotzien botoari esker.[4] EAJek zinegotziek alderdiaren irizpideei jarraituz, euren burua bozkatu behar zuten baina Bilduri eman zioten bozka [5].
Lasarte-Oriako udaleko alderdi politikoak | ||||
Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[6] | ||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | ||||
Bildu | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | ||||
Plataforma Ciudadana de Lasarte-Oria (PCLO) | ||||
Euskadiko Alderdi Popularra (PP) | ||||
Hamaikabat (H1!) | ||||
Beste batzuk | ||||
Alderdia1 | Boto kopurua | Baliozko botoen ehunekoa |
---|---|---|
Euzko Alderdi Jeltzalea | 2.023 | 23.85٪ |
Euskal Herria Bildu | 1.882 | 22.19٪ |
PSE-EE | 2.081 | 24.53٪ |
Elkarrekin Podemos | 1.356 | 15.99٪ |
Euskadiko Alderdi Popularra | 699 | 8.24٪ |
Herritarrak - Herritarron Alderdia | 218 | 2.57٪ |
Alderdi Animalista Ingurumenarekin | 65 | 0.77٪ |
Data: | 2016ko irailaren 25a |
Hauteslegoa: | 14.141 |
8.440 | 59.68٪ |
8.482 | 42 32 |
1Alderdien hurrenkera emaitza orokorraren arabera eskaini da
Alderdia1 | Boto kopurua | Baliozko botoen ehunekoa |
---|---|---|
Euzko Alderdi Jeltzalea | 1.904 | 26.63٪ |
Euskal Herria Bildu | 2.015 | 28.18٪ |
PSE-EE | 1.821 | 25.46٪ |
Elkarrekin Podemos | 634 | 8.87٪ |
PP+Cs | 436 | 6.1٪ |
Vox | 132 | 1.85٪ |
Alderdi Animalista Ingurumenarekin | 48 | 0.67٪ |
Equo | 63 | 0.88٪ |
Data: | 2020ko uztailaren 12a |
Hauteslegoa: | 14.371 |
7.190 | 50.03٪ |
7.151 | 67 39 |
1Alderdien hurrenkera emaitza orokorraren arabera eskaini da
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.