From Wikipedia, the free encyclopedia
Hargintza eraikuntzan erabiltzeko harria lantzeko lanbidea da. Artisau hauek harginak edo harri-lantzaileak dira. Gaur egun hargintza lana asko mekanizatu da eta, ondorioz, harginak desagertzen ari dira baina mendeetan oso lanbide garrantzitsua izan da. Ezagutzen diren eraikuntza historiko gehienen atzean harginak egon dira.[1]
Hargintzaren lehengaia harria da. Harri horien ezaugarrien arabera teknikak eta lanabesak aldatzen eta moldatzen dira: gogorragoa eta arinagoa, hauskortansua, konposizioa...
Lau fase bereizi daiteke; bakoitzean artisau desberdinek parte hartzen dute:
Antzinako artisauek haien lanak hargintzaren markekin seinalatzen zituzten. Sinbolo horiek haien artean ezagunak ziren eta tresnak eta lanabesak ere marka horiekin bereizi egiten ziren. Marka horiek oso sinpleak dira ete askotan elementu desberdinen konbinaketak dira: marrak, puntuak, gurutzeak, letrak... Horrelako markak batez ere Erdi Aroan erabili ziren eta garai horietako eraikuntzetan oso ohikoak dira.[1]
Harria lantzeko tresna eta lanabes asko erabiltzen dira, besteak beste:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.