Halikarnasoko mausoleoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Halikarnasoko mausoleoa haitzurdin zurizko hilobi monumental bat zen, antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietako bat. Mausoleo (antzinako grezieraz: Μαύσωλος, Maúsōlos) Kariako erregearen omenez eraiki zuten.
Halikarnasoko mausoleoa | |
---|---|
Μαυσωλεῖον της Ἁλικαρνασσοῦ | |
Munduko Zazpi Mirariak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Muğla probintzia |
Turkiako barrutia | Halikarnaso |
Koordenatuak | 37°02′17″N 27°25′27″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 351 |
Jabea | Artaxerxes III.a Oko |
Komisarioa | Mausolus (en) Artemisia II of Caria (en) |
Izenaren jatorria | Mausolus (en) |
Suntsipena | 1494 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Satyros of Paros (en) Pythius of Priene (en) |
Estiloa | arkitektura klasikoa |
Historialarien arabera, Mausoloren bizitzak ez du ezer nabarmengarririk, bere hilobiaren eraikuntza izan ezik. Egitasmo hau Artemisia II.a Kariakoak pentsatu zuen, Mausoloren arreba eta emaztea zena. Eraikuntza, Mausoloren erregealdian hasiko zen, eta, beharbada, K. a. 350ean amaitua izan zen, Mausoloren heriotzatik hiru urte eta Artemisiaren heriotzatik urte betera.
Hilobi monumental hau eraikitzeko enkargua, Satiros eta Piteos arkitektoei eman zitzaien, hauek, 30x40 metroko egitura bat eraiki zutelarik. Bere gainean, joniar ordenako 117 zutabe bi ilaratan, piramide mailakatu erako sabaia eusten, eta, azken honen gainean, erregea eta erreginaren irudiak zituen koadriga baten estatua, orotara, 50 metroko altuera hartzen zuelarik. Mirari hau osatzeko, garaiko greziar eskulturagile hoberenek, bere egituran irudiak eta erliebeak zizelkatu zituzten. Orotara izan zituen estatua kopurua, 444koa izan zen, gutxi gora-behera. Gurdi bat eta lau zaldiren estatua batekin koroatua zegoen.
Alexandro Handia, barbaro eta arabiarren inbasioak eta hiriaren suntsipena jasan zituen, baina, azkenik, 1404an lurrikara batek suntsitu zuen.
XIV. mendean, San Joanen Zaldunek, behera botatzen amaitu zuten, eta hondakinak, Bodrumgo gaztelua edo Halikarnasoko San Petriren gaztelua eraikitzeko erabili zituzten. Garai honetan zehar, eraikinaren azpian, tunel batzuk aurkitu ziren, hildako erregeen sarkofagoetara iristen zirenak. Hilobia, lapurrek arpilatu zuten, eta horregatik gaur egun ez dago bere arrastorik.
Goiko estatua eta frisoren bat salbatu ziren. Gaur egun, Londresko British Museumean ikus daiteke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.