politikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Gustave Clément Louis Henri Uhart (Uhartehiri, 1791ko uztailaren 17a - Limoux, 1860ko maiatzaren 5a) euskal funtzionario eta politikaria zen.
Gustave Uhart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uhartehiri, 1791ko uztailaren 17a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Limoux, 1860ko maiatzaren 5a (68 urte) |
Familia | |
Aita | Jean-Bernard Uhart |
Hezkuntza | |
Heziketa | Collège Stanislas de Paris (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Gustave Uhartek Zuberoakoa zuen familia: aita Jean-Bernard Uharteko markesa (1765-1834) eta ama Louise-Pétronille-Étiennette d’Angosse (1772-1793).
Gaztetan hasi zen Administrazioan, osaba Charles d'Angosse Landetako prefetaren idazkaria izanik; gero, Ehun Egunetan, Rhin Garaikoa izango zena. Berrezarpenean lanbiderik gabe geratu zen baina laster berreskuratu zuen, Prades (1821-1828) eta Baionako (1828-1832) suprefet izanik. Gero prefetaren idazkari Pauen (1842-1846) eta suprefeta Bazasen (1846-1848) bihurtu zen.
1848ko Iraultzaren ondoren, Euskal Herrian Kontseilari Orokor hautatu zuten, baina 1848ko abuztuaren hauteskundetan postua galduko du. Berriro Limouxeko suprefet izendatuko zuten 1850 eta 1852 artean.
Aita markesa 1834an hil eta gero, Gustevek baroi titulua erabili zuen. 1820an, Alexandrine Ségalas ezkondu zuen Donapaleun eta lau seme-alabak izan zituen. Azkena, Victorrek, markesa titulua erabili zuen eta 1878an ondorengorik gabe hil zuen Buenos Airesen. Gustave Uhart Ohorezko Legioaren zalduna zen.
Gustave Uhartek lan hauek idatzi zituen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.