From Wikipedia, the free encyclopedia
Granville Stanley Hall (Ashfield, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1846ko otsailaren 1a - Worcester, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1924ko apirilaren 24a) hezitzailea eta psikologoa izan zen, haurren jokamoldean aditua. Haurren psikologiari buruzko esperimentuen emaitzak irakaskuntzan erabili zituen lehen hezitzailea. 1872-1876 bitartean psikologia-irakasle izan zen Antioch Collegen, eta orobat Harvard eta Williams unibertsitateetan, urtebetez. 1881-1888 bitartean Johns Hopkins Unibertsitateko irakasle izan zen. 1892an Estatu Batuetako Psikologia Elkarteko lehen lehendakari bihurtu zen, eta 1889an Clarck Unibertsitateko lehendakari izendatu zuten.
Haren lanetako batzuk: The Contents of Children's Minds on Entering School (1894); The Story of a Sand Pile (1897); Adolescence (1904); Youth (1907); eta Educational Problems (1911). American Journal of Psychology aldizkaria sortu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: G. Stanley Hall |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.