Grangemouth
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Grangemouth (Eskoziako gaeleraz: Inbhir Ghrainnse, eskozieraz: Grangemooth), Eskozia erdialdeko udalerria da, Falkirk eskualdeko bigarrena. 2011ko erroldaren arabera 17.373 biztanle ditu.
Grangemouth Inbhir Ghrainnse Grangemooth | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Falkirk |
Posta kodea | FK3 |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°00′43″N 3°42′59″W |
Azalera | 4,12 mi² |
Mugakideak | Bo'ness |
Demografia | |
Biztanleria | 16.650 (2016) |
Dentsitatea | 4.041 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01324 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
falkirk.gov.uk… |
Hainbat izen izan zituen hasieran, Sealock, Grangeburnmouth, Grange Burn baina azkenean gaur egungoarekin gelditu zen.
Falkirk herritik bost kilometro ekialdera dago, Fortheko fiordoaren ertzean. Eskoziako bi hiri handienak diren Glasgow eta Edinburghetik distantzia berdinera dago.
Sir Lawrence Dundasek sortu zuen 1768an Forth eta Clyde arteko ubidea eraiki zenean. Ubidearen trafikoak gora egin zuen heinean herriak ere bilakaera ekonomikoa eta demografikoa izan zuen. Carron Company burdingintza konpainiarentzako itsasorako bidea osatzen zuenez mundu osora banatzen ziren burdineko produktuak eta armak bertako kaitik ateratzen ziren eta 1810tik aurrera aduana bat ere izan zen bertan.
XIX mendean kaia hainbat alditan haunditu zuten. 1950 eta 1960 hamarkadetan egindako hiriaren berrantolaketek aurreko eraikin ia guztiak eraistea ekarri zuten.
Gaur egun Erresuma Batuko kairik garrantzitsuenetakoa da, eta Eskoziako kontainer kairik handiena. Urtero 9 milioi tona deskargatzen dira bertan. Industriari dagokionez pisurik handiena Grangemoutheko binfindegiak dauka, Europako birfindegietan handienetakoa baita bera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.