Grand Départ Florence Émilie-Romagne 2024
Frantziako Tourraren 2024ko hasiera From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Grand Départ Florence Émilie-Romagne 2024 delakoa Frantziako Tourraren 2024ko edizioaren Grand Départ ekitaldia izan zen, osorik Italian garatua, eta hiru etapaz osatua. 2023an Euskal Herrian izandako Grand Départ jendetsuaren ondorengoa izan zen. 2024an Grand Départ hau hastear zela iragarri zen 2026ko Frantziako Tourraren Grand Départ izango zela Bartzelonan 2026ko uztailaren 4tik 6ra.
Remove ads
Remove ads
Garapena
Lehen etapa antolatu zen Florentziako irteeratik Riminira, hau jada Emilia-Romagna eskualdean. Bigarrena osorik garatu zen eskualde horretan, Cesenatico eta Bolonia artean, eta hirugarrena eskualdeko Piacenza hiritik abiatu zen, baina bukatu Emilia-Romagnatik kanpo, Turin hirian.[1] 4. etapa Pinerolo hiri italiarretik (Piemonte) abiatu zen, baina ez zen Grand Départ delakoaren parte kontsideratu.
Lehen aldia izan zen Tourraren historian lasterketa Italiatik abiatzen dena, eta marka da mendeurrena izan zelako italiar batek lehen aldiz irabazi zueneko Tourra, 1924an, Ottavio Bottecchiak.[2]
Ekitaldi prebio bezala, ekainaren 27an taldeen aurkezpena egin zen Palazzo Vecchion Florentziako erdigunean, eta taldeek bide zeremoniala egin zuten Piazzale Michelangelora. 29an lehen etapa abiatu zen txirrindularientzat Piazzale delle Cascine parkean, irteera instituzional bat egon zen antolatua berriz Palazzo Vecchioren aurrean, Piazza della Signorian, eta hortik hiri kanpoalderantzat joan ziren, non Bagno a Ripolin lasterketa ofizialki hasi zen.[3]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads