From Wikipedia, the free encyclopedia
Estatistikan, Goodman eta Kruskalen gamma bi aldagai ordinalen arteko asoziazio ordinalaren maila eta zentzua neurtzen duen koefiziente estatistiko bat da. Bere kalkulurako datuetan dauden konkordantzia eta diskordantzia kopuruak eman behar dira, bi elementuek bi aldagaietan hartzen dituzten mailak alderatuz eskuratzen direnak. Izaten dira, halaber, berdinketak edo konkordantzia edo diskordantzia ez diren kasuak ere, baina horiek ez dira koefizientearen kalkuluan kontuan hartzen. Konkordantzia (Ns) eta diskordantzia (Nd) kopuruak eskuraturik, honela kalkulatzen da Goodman eta Kruskalen gamma koefizientea:
Koefizienteak [-1,1] tarteko balioak hartzen ditu. Negatiboa denean, bi aldagaien artean alderantzizko asoziazioa dagoela ondorioztatzen da, orduan eta intentsitate handiagoz, -1 baliotik zenbat eta gertuago egon. Positiboa denean, berriz, asoziazio zuzena dagoela esango da, orduan eta intentsitate handiagoz, 1 baliotik zenbat eta gertuago egon.
Bi elementuren arteko konkordantzia kasu bat gertatzen dela esaten da, elementu batek aldagai ordinal batean beste elementuak baino maila handiagoa hartzea suertatzean, beste aldagaian ere maila handiagoa hartzea gertatzen denean. Diskordantzia dagoela esaten da, berriz, bi elementuetako batek aldagai batean duen maila handiagoarekin batera beste aldagaian beste elementua baino maila txikiagoa gertatzen denean. Konparazioa konkordantzia edo diskordantzia ez denean, berdinketa bat gertatzen dela esaten da.
Adibidez, hainbat pertsonaren gainean errenta maila (txikia, ertaina, handia) eta heziketa maila (oinarrikoa, ertaina, goi mailakoa) jaso nodoren, lauu pertsona hauen datuak isolatu dira:
Praktikan, konkordantziak eta diskordantziak ez dira elementuak binaka alderatuz hautematen, baizik eta maila-konbinazio bietan dauden elementu kopuruak hartuz. Adibidez, errenta ertaina eta ertain mailako ikasketak dituzten pertsonak 8 badira eta errenta txikia eta oinarriko ikasketak dituzten pertsonak 3 badira, horiek guztiak alderatuz 8×3=24 konkordantzia sortuko dira.
Elementuak kontingentzia-taula batean bildu direnean, konkordantzia eta diskordantzia kopurua modu bateratuan kalkulatzen dira, elementu bikoteak alderatu gabe, aurreko atalean azaldu bezala. Adibidez,
errenta txikia | errenta ertaina | errenta altua | |
oinarriko ikasketak | 8 | 6 | 10 |
ikasketa ertainak | 4 | 7 | 5 |
goi ikasketak | 9 | 3 | 2 |
Konkordantzia kopurua honela kalkulatzen da, beheko eskuineko izkinako gelaskatik (errenta altua / goi ikasketak):
Diskordantzia kopurua, berriz, beheko ezkerreko izkinako gelaskatik (errenta txikia / goi ikasketak):
Gamma koefizientea hau izango da, azkenik:
Beraz, alderantzizko asoziazioa dagoela esan daiteke (zenbat eta ikasketa maila altuagoa, orduan eta errenta txikiagoa), intentsitate ertainekoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.