Gjirokastër edo Gjirokastra, Albaniako hegoaldean dagoen hiria da. Izen bereko konderriaren eta barrutiaren hiriburua da.
Berat eta Gjirokastërko hirigune historikoak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Hiriko etxe bat | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 569bis |
Kokalekua | Albania |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 40°4′10″N 20°8′0″E |
Izen ematea | 2005 (XXIX. bilkura) |
Luzapen urtea | 2008 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Esaten denez, hiriaren izenak Argyro printzesa greziarraren izenean du jatorria. Argyresek XV. mendean eraikitako gotorlekuko dorretik bota zuten bere burua, setiatutako Turkiako armada baten aurrean amore eman beharrean. Hala ere, litekeena da Argyres tribuaren izenatik eratorria izatea "Argyres gotorlekua". [1].Erdi Aroko greziar iturrietan, Argyrocastron agertzen da, Joan VI.a Kantakouzenosek 1336an aipatua. Izena Erdi Aroko grezieratik dator, Argyro "zilar" eta "gaztelu" esanahiarekin; Bizantziar kronikek ere Argyropolyhni izena erabili zuten, hots, zilarrezko hiria esan nahi duena. Ondoren, Ergeri izan zen turkiar otomandar izena. Greziarrek, alemaniarrek eta italiarrek okupatu zuten, eta Argirocastro deitu zioten, Bigarren Mundu Gerran. Hiriak Argjiro printzesaren izena hartu zueneko teoria, XIX. mendeko Kostas Krystallis idazleak eleberri labur bat idatzi zuenekoa, herri etimologian mantentzen da eta Kadareren poema batean jaso zen 60ko hamarkadan.
Hiriko alde zaharra hiri-museo izendatu zuten komunismoa zegoen garaian. 2005ean UNESCO erakundeak, Gjirokastërko hiri-museoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen otomandar herriaren ondo zaindutako adibide bakar eta lur-jabeek eraikia.
Klima
Datu klimatikoak (Gjirokastër) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9 | 11 | 13 | 18 | 23 | 28 | 32 | 34 | 27 | 23 | 15 | 11 | 20.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5 | 6 | 7 | 12 | 16 | 20 | 23 | 24 | 19 | 14 | 10 | 6 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1 | 1 | 2 | 6 | 10 | 13 | 15 | 15 | 12 | 8 | 5 | 2 | 7.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 290 | 230 | 190 | 90 | 50 | 40 | 10 | 10 | 60 | 180 | 400 | 320 | 1870 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11 | 10 | 8 | 7 | 5 | 2 | 1 | 1 | 3 | 7 | 14 | 12 | 81 |
Hezetasuna (%) | 71 | 69 | 68 | 69 | 70 | 62 | 57 | 57 | 64 | 67 | 75 | 73 | 66.8 |
Iturria (1): Weatherbase | |||||||||||||
Iturria (2): Climate data |
Pertsonaia ezagunak
- Enver Hoxha politikari komunista.
- Ismail Kadare idazlea.
- Selfixhe Ciu idazlea.
- Xhanfise Keko zinema zuzendaria.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.