Arraza eraikuntza sozial gisa, ezaugarri berak eta gainerako multzoetatik bereiziak partekatzen dituzten gizakien taldea da. Hasieran hizkuntza bera mintzatzen ziren pertsonen multzoez aritzeko erabiltzen bazen ere, XVII. mendetik aurrera ezaugarri fisikoak adieraztera igaro zen (azalaren kolorea, aurpegiaren eta ilearen itxura, besteak beste). XIX. mendetik aurrera zentzu biologiko taxonomikoan erabili zen maiz, fenotipoaren arabera sailkatutako giza populazio genetikoki desberdinak izendatzeko.
- Artikulu hau gizakien sailkapen gisa ulertutako arrazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arraza».
Nahiz eta eguneroko hizkuntzan modu arruntean erabili, egun zientzialari gehienek onartzen dute arrazak ez duela esanahi genetiko edo biologikorik, hau da, gizakietan ez dagoela azpiespezierik, beste espezie batzuetan gertatzen den bezala (Canis lupus espeziean -otsoak eta txakurrak-, adibidez). Beste batzuek diote gizakien artean arrazak ez duela esanahi taxonomikorik. Hala ere, oraindik ere zenbait ikertzailek arrazaren kontzeptua erabiltzen dute giza ezaugarrien multzo lausoen sailkapenak egiteko. Ikertzaile zenbaitek defendatzen dute genetika modernoaren arabera, arrazak bai existitzen direla.
XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, arrazaren kontzeptua XIX. mendeko antropologo eta fisiologoek sortutako teoria eta ideologiekin lotu zenetik alegia, hitzaren erabilera gatazkatsua izan da. Gaur egun oraindik ere testuinguru orokorretan erabiltzen bada ere, anbiguotasun eta karga emozional gutxiago duten hitzekin ordezkatu da askotan: populazioa, herria, talde etnikoa, komunitatea...
Etimologia
Arraza izenaz gain, euskaraz jendakia edo enda[neol. 1], batzuetan abenda[neol. 2] edo gizenda[neol. 3] erabili izan da. Gaur egun erabilerarik ohikoena arraza da hala ere. Arraza hitzaren jatorria ezezaguna da, baina euskarara gaztelaniazko razatik heldu zen, eta hau italierako razzatik. Baliteke hitz hau latineko ratiō hitzetik etortzea, baina ez da segurua.
Sailkapen klasikoa
Johann Friedrich Blumenbach (1752-1840) antropologo alemaniarrak giza arraza guztiak lau multzo handitan bereizi zituen:
- Australoidea.
- Kaukasoarra edo "arraza zuria".
- Mongoloidea edo "arraza horia".
- Negroidea edo "arraza beltza".
Arrazakeria
Historian zehar etengabeko liskar sozial eta politikoak eragin izan ditu arrazen arteko elkarbizitza, arrazismo fenomeno zabaldua sortuz.
Mestizajea
Arrazen arteko nahasketaren ondorioa da. Mestizo hitzak barne hartzen ditu konbinazio guztiak: mulatoak, zamboak eta abar.
Oharrak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.