From Wikipedia, the free encyclopedia
Giuliano di Leonardo d'Antonio edo Giuliano da Maiano (Maiano, 1432-Napoli, 1490), Pizkunde garaiko arkitekto, apaintzaile eta marketeria apaintzale italiar bat izan zen.
Giuliano da Maiano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fiesole, 1432 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Napoli, 1490eko urriaren 17a (57/58 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta arkitektoa |
Fiesoletik gertu dagoen Maiano herrian jaioa, bere anaia nagusia Benedetto da Maiano izan zen. Giulianok, Filippo Brunelleschi eta Leon Battista Albertiren eragin handia jaso zuen, lehenik Florentzian eta, ondoren, Siena, Faenza eta Napolin lan eginez. Italia gehienetik eta baita beste herrialde batzuetatik ere gustu florentziarra hedatzen jakin zuen arkitekto nagusietako bat izan zen.
Luxua gora-behera (materialen erabilera eta tratamenduan nabaritzen dena) lerro dotore eta xalotasun argiko bere diseinuetan, sarri, erromatar antzinateko villa tipikoen inspirazioa izan zuen. Honen adibide bat, bere Poggioko villa da, patio arkupetu zabal baten inguruan dagoena, honela, eraikinaren nukleo zentrala delarik. Honela, Poggio Realeko villa, eredu izan da XVI. mendeko arkitektoentzat.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuliano da Maiano |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.