Giroskopio
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Giroskopioa (grezieraz, "skopeein = ikusi" eta "gyros = jiratu") Léon Foucault frantses zientzialariak 1852an, Lurraren errotazio mugimendua frogatzeko ahaleginetan ari zela, asmatu zuen tresna da. Bizkor biratzen den gurpil batez, eta gurpil hori edozein norabidetarantz mugitzeko eta edozein ardatzen inguruan biratzeko aske uzten duen egitura batez osatuta dago. Foucaultek frogatu zuen giroskopioak norabideari eusten ziola, Lurraren errotazioaren eraginez aldaketarik izan gabe. Ezaugarri nagusia hori du, beraz, gurpilak mugimendua bere horretan gordetzen duela, egitura okertzen bada ere. Horren ondorioz, oso erabilgarria da norabideak zuzen irautea beharrezkoa duten tresna askotarako, hala nola iparrorratz, hegazkinetako eta itsasontzietako pilotu automatiko, gerrako jaurtigailu eta abarretarako.
Giroskopio | |
---|---|
gailua eta Neurgailua | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Léon Foucault |
Ekoizpen-lekua | Paris |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.