From Wikipedia, the free encyclopedia
Gillermo Larrañaga (Azkoitia, 1905ko apirilaren 10a - ?, 1978) gipuzkoar idazle eta itzultzailea izan zen. Jesuita; Loiolan, Oñan eta Marneffen egin zituen ikasketak. Euzko-gogoa, Zeruko Argia eta Jesus´en Biotzaren Deya aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak. Irakasle izan da Caracasen, Bilbon, Las Palmasen eta Tuteran. Larrañagaren itzulpen batzuk: Milla ta bat gauetako ipuinak, Venezuela´ko matxinadak amazortzigarren gizaldian eta Arturo Kanpionen Izkuntza ta abenda izeneko liburua, denak Euzko-gogoa aldizkarian argitara emanak. Irakaskuntzarako testu ugari egin ditu, nahiz eta asko argitaragabe egon: Ludi-jakintza, Kristal-jakintza, Mineral-jakintza. Landare jakintza botanika obra eman zuen argitara 1975ean.
Gillermo Larrañaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1905eko apirilaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1978 (72/73 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.