From Wikipedia, the free encyclopedia
Gilen I.a Orange-Nassaukoa (Dillenburg, 1533ko apirilaren 24a - Delft, 1584ko uztailaren 10a), Gilen Isila (nederlanderaz: Willem de Zwijger) eta Gilen Orangekoa (nederlanderaz: Willem van Oranje) ere deitua, Orangeko printzea eta Nassauko kondea, Espainiar Inperioaren aurka Herbeheretan piztu zen matxinadaren buru nagusia izan zen. Errebolta horrek Probintzia Batuen independentzia ekarri zuen (1648) eta Laurogei Urteko Gerrari hasiera eman zion.
Gilen I.a Orange-Nassaukoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1559ko apirila - 1584ko uztailaren 10a
1544ko uztailaren 15a (egutegi gregorianoa) - 1584ko uztailaren 10a ← René of Chalon (en) - Philip William, Prince of Orange (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Dillenburg, 1533ko apirilaren 24a | ||||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||||
Heriotza | Delft, 1584ko uztailaren 10a (51 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nieuwe Kerk Delft (en) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Hiltzailea | Balthasar Gérard (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | William I, Count of Nassau-Siegen | ||||
Ama | Juliana of Stolberg | ||||
Ezkontidea(k) | Anna van Egmont (en) (1551ko uztailaren 8a (egutegi gregorianoa) - Anna of Saxony (en) (1561eko abuztuaren 25a (egutegi gregorianoa) - Charlotte of Bourbon (en) (1575eko ekainaren 12a (egutegi gregorianoa) - Louise de Coligny (1583ko apirilaren 12a - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Orange-Nassau leinua Nassauko etxea | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | nederlandera alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Izengoitia(k) | Willem de Zwijger, el Taciturno eta le Taciturne | ||||
Gradua | kapitain | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Luteranismoa katolizismoa Kalbinismoa | ||||
Noble aberatsa zen. Hasieran Habsburgo etxea zerbitzatu zuen eta Margarita Parmakoa, Espainiar Herbehereetako gobernadorearen gorteko kidea izan zen. Baina botere politikoaren zentralizazioak eta espainiarren aldetik herbeheretar protestanteek jasaten zuten jazarpenak nahigabetu zuten eta Espainiar Inperioaren aurkako erreboltarekin bat egin zuen. 1580an Filipe II.ak legetik kanpokotzat jo zuen eta lau urte geroago Balthazar Gérardek hil zuen Delften.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen I.a Orange-Nassaukoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.