From Wikipedia, the free encyclopedia
Getúlio Dornelles Vargas (São Borja, Rio Grande do Sul, 1882ko apirilaren 19a - Rio de Janeiro, 1954ko abuztuaren 24a) Brasilgo politikaria izan zen. Bitan izan zen Brasilgo presidentea: 1930etik 1945era eta 1951tik hil arte.
Getúlio Vargas | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1951ko urtarrilaren 31 - 1954ko abuztuaren 24a ← Eurico Gaspar Dutra - Café Filho (en) →
1946ko otsailaren 5a - 1951ko urtarrilaren 31 Barrutia: Rio Grande do Sul (en)
1930eko azaroaren 3a - 1945eko urriaren 29a ← 1930eko Junta Militarra - José Linhares →
1923ko maiatzaren 3a - 1926ko azaroaren 15a Hautetsia: 33rd legislature of the National Congress of the United States of Brazil (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | São Borja, 1882ko apirilaren 19a | ||||||||
Herrialdea | Brasil | ||||||||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||||||||
Heriotza | Catete Palace (en) , 1954ko abuztuaren 24a (72 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | São Borja | ||||||||
Heriotza modua | suizidioa: bala zauria | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Manuel do Nascimento Vargas | ||||||||
Ama | Cândida Francisca Dornelles | ||||||||
Ezkontidea(k) | Darci Vargas (en) (1911 - 1954ko abuztuaren 24a) | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Haurrideak | |||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Hegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federala | ||||||||
Hizkuntzak | portugesa brasildar portugesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Brazilian Army (en) | ||||||||
Gradua | sarjentu | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | agnostizismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Brazilian Labour Party (en) Republican Party of Rio Grande do Sul (en) | ||||||||
Zuzenbideko ikasketak amaitu ondoren, politikaz arduratu zen. 1923. urtean legebiltzarkide hautatu zuten. 1926-1927. urteetan, finantza ministro izan zen, eta 1927-1930 bitartean Rio Grande do Sul estatuko gobernadore. 1930. urtean, lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, Alianza Liberal alderdiaren aldetik, baina galtzaile atera zen, eta hauteskundeei jarraitu zitzaien iraultzak behin-behineko gobernuburu izendatu zuen. 1934an biltzar konstituziogileko lehendakari hautatu zuten.
Hiru urte geroago, ordea, legebiltzarra bertan behera utzi eta Estado Novo deitu zen erregimen faxista ezarri zuen. Ordu arte lurjabe handien mendean egona zen administrazioan, hezkuntzan, gizartean eta ekonomian erabateko berrikuntzak egiten ahalegindu zen Brasilgo langileen bizi-baldintzak hobetzeko eta industria bultzatzeko. Brasilek Bigarren Mundu Gerran parte hartu izanak herritarren demokrazia nahia utzi zuen agerian; 1945. urtean, estatu-kolpe batek Vargas kargutik kendu zuen, Senatuko kargua gorde zuen arren.
1950. urtean, Alderdi Laboristaren aldetik, Brasilgo lehendakari hautatu zuten berriro. Alderdi progresisten eta kontserbadoreen arteko oreka aurkitzen saiatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. 1954. urtean Brasilgo armadak dimisioa ematera behartu zuen, eta, handik gutxira, bere buruaz beste egin zuen.
Hona hemen Queirozen iritzia Vargasi buruz:
«Erreformatzaile politikoa izanik, jauntxokeriatik eta nagusi ziren oligarkietatik askatu zuen Brasil. Gure kultura ekonomikoaren erreformatzailea izanik, menpeko izatetik independentzia eta aurrerapena eskuratu genituen. Aberastasun sortzailea, gure oinarrizko industrien eragilea, nekazaritza eta industria arloko gure prestakuntzaren bultzatzailea (...). Gizartearen erreformatzailea izanik, miraria egin zuen, produkzioko faktoreen lana bateratu baitzuen klase borrokara jo gabe.»
José J. Queiroz, Getulio Vargasi buruzko memoriak. Río de Janeiro, 1957.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.