filma From Wikipedia, the free encyclopedia
Gernika 1937 urtean eginiko euskal filma zen. Nemesio Manuel Sobrevilak, arkitekto eta zinemagile bilbotarrak egin zuen. Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, gudari buruzko irudirik latzenetariko batzuk grabatu zituen[1].
Gernika (1937ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1937 |
Izenburua | Gernika |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta propaganda film (en) |
Iraupena | 23 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Gernikako bonbardaketa |
Grabazio lekua(k) | Gernika-Lumo eta Bilbo |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Gidoigilea(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Argazki-zuzendaria | José María Beltrán (en) |
Gernikako bonbardaketa eta geroko irudiak eta Bizkaitik ihes egitera behartutako umeak grabatu zituen[2].
« | Espainiako gerra zibilari buruz diren irudi eder eta patetikoenetako batzuk | » |
J.M. Unsain |
Sobrevila filmaren ekoizleari, heriotza zigorra ezarri zion Franco diktadorearen gobernuak, eta Frantziatik egotzia izan zen arrazoi horrengatik.
Altxamendu faxistaren garaian, Eusko Jaurlaritzako Propaganda Zerbitzuak beste pelikula eta dokumental batzuek ekoitzi zituen, besteak beste, Semana Santa en Bilbao eta Entierro del benemerito sacerdote vasco Jose Maria de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias[3].
Gernika filmaren aurretik, eta, betiere, Euskal Herrian garai hartan bizi zen egoera politikoari lotuta, dokumental batzuk ekoitzi ziren, hala nola, Teodoro Hernandorenak egindako Euzkadi dokumentala, 1933an egina[3].
Zuzendaritza | Nemesio Manuel Sobrevila |
Gidoilaria | Nemesio Manuel Sobrevila |
Musika | Conrado Bernat |
Argazkilaria | José María Beltrán |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.