Geoffrey Kondogbia

futbolari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Geoffrey Kondogbia
Remove ads

Geoffrey Kondogbia (Nemours, Île-de-France, Frantzia, 1993ko otsailaren 15a) futbolari profesionala da. Erdilari jokatzen du, Espainiako ligako Valentzia taldean. Frantzian jaioa eta hazia, Afrika Erdiko Errepublikako herritartasuna hartu zuen, hangoak baititu gurasoak; eta internazionala da estatu horretako selekzioarekin.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Lehenago, Frantziako selekzioarekin ere internazionala izan da lagunarteko bost partidatan, eta 2018ko Errusiako munduko txapelketara joateko zorian izan zen arren, Deschamps selekzionatzaileak ez eramatea erabaki zuen.

Remove ads

Ibilbidea

2010ean hasi zuen bere futbolari ibilbide profesionala, Frantziako ligako Lens taldean, eta talde horretan iraun zuen 2012. urtea arte. Egonaldi horretan 35 partidu jokatu zituen, gol bat sartuz. Espainiako ligan 2012-2013 denboraldian debutatu zuen, Sevillan hain zuzen ere. Talde honetan 33 partidu jokatu zituen, gol bat sartuz. Handik bueltan Monakon aritu zen bi urtez. Monakon berriz, 49 partidu jokatu zituen eta 2 gol sartu. Interrera joanda, 2015etik 2017ra 50 partidu jokatu eta 2 gol sartu zituen, eta 2017an utzita Valentziara iritsi zen. Oso denboraldi ona egin zuen, 31 partidutan 4 gol eskuratu zituen, eta 2018ko udan Valentziak 40 milioiko klausula ordaindu zuen, jokalaria bereganatzeko.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads