arkitekto espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Genaro Alas Rodríguez (Madril, Espainia, 1926ko apirilaren 29a – Cáceres, 2021eko otsailaren 10a) arkitektoa izan zen.
Genaro Alas Rodríguez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1926ko apirilaren 29a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Cáceres, 2021eko otsailaren 10a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak |
Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak. 1945ean, Caceresko Kolonizazio Institutu Nazionaleko arkitekto izendatu zuten, eta, 1956an, Arkitekturako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari Extremaduran. 1955ean, Pedro Casariegorekin elkartu, eta Alas y Casariego arkitektura-enpresa sortu zuten, egungo espainiar arkitekturan garrantzi handia izan duena.
1960ko hamarkadaren hasieran, Europako eraikuntza-alorrean aurrefabrikazioa ikertzen zuen espainiar taldeko kide aukeratu baitzuten, Europako erdialdeko hainbat herrialde bisitatu zituen. 1966an, doktore-maila lortu zuen arkitekturan.
Alas y Casariego enpresak egindako arkitektura-lanetan, aipagarriak dira, besteak beste: Monky kafe-fabrika (1960), Centro eraikina (Madril, 1965), Madrilgo Castellana ibilbideko Windsor eraikina (1974-1979) eta enpresa horren lanik teknologikoena den Tres Cantosko tren-geltokia eta merkataritzagunea (1986). Enpresa horrek zuzendu zituen, besteak beste, Madrilgo Picasso dorrearen eraikuntza-lanak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.