Gaztelumendi (Intxorta)
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaztelumendi Gipuzkoako Elgeta udalerriko hegoaldeko lursailetan dagoen mendi bat da, hain zuzen ere, Intxorta mendi multzoaren barnean dago, Intxorta bera (737 m) eta Intxorta Txiki (713 m) mendiekin batera.
- Artikulu hau Intxorta mendietako gailurrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelumendi (argipena)».
Gaztelumendi | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 718 m |
Prominentzia | 35 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°07′35″N 2°29′44″W |
Mendikatea | Elgetako mendiak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Elgetatik |
Mendikat | Mendikat |
Igoera
Mendi honetara igotzeko ohiko igoeratako bat Elgeta ( 473 m ) udalerrian hasten da, bertako herriko eparantza mendizaletasunari eskeinia dagoelarik. San Salbatore baseliza eta Antzuategi ( 510 m ) baserritik gora joan eta Intxortako lepora ailegatuko gara, hots, Intxorta eta Intxorta Txiki artean dagoen lepoa, bertan aurrez-aurre Gaztelumendiko ( 713 m ) gailurra begi bistan dugularik, hortaz, bertaratzeko ongi markatutako bide labur bat igotzea besterik ez dugu.
Intxortako gudua
Sakontzeko, irakurri: «Intxortetako gudua»
Mendi hau nahiz Intxorta mendiak orokorrean 1936-1937 bitartean Intxortetako guduaren kokalekua izateagatik ezagunak dira, Espainiako Gerra Zibilan Eusko Gudarosteak bertan gerra-frontea 6 hilabetez eustea lortu zuelarik.
Ikus gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.