From Wikipedia, the free encyclopedia
Gazitze teknika elikagaien iraupena luzatzeko erabiltzen den prozedura bat da, janaria gatzetan edo gatzunetan jartzen duena. Gizakiak aspalditik ezagutu eta aplikatzen du teknika hau.
Elikagaiak kontserbatzeko tekniken bidez janarien hondatze mikrobiarra ekidin ez ezik, kontsumitzaileen osasuna arriskuan jar dezaketen mikrobio patogenoen hazkuntza ere inhibitu egiten da (Clostridium botulinum, Staphylococcus aureus, Salmonella, Listeria monocytogenes, toxinak ekoizten dituzten onddoak, eta beste mikrobio patogenoen hazkuntza).
Gazitze prozesuak gatza edo gatzuna (sodio kloruroaren soluzio oso kontzentratua) erabiltzen du. Prozedura honek elikagaien deshidratazioa areagotzen du, zeluletatik ura ateratzen baitu; urik gabe, bakterioak edo onddoak ezin dira hazi eta elikagaia mikrobiorik gabe mantentzen da, bere deskonposizioa saihesten duena. Mikrobio halofilo batzuk besterik ezin dira bizi elikagai gazituetan.
Halofiloak ez diren mikrobioak, beraz, hiltzen dira ingurune gazietan: presio osmotikoa dela eta, mikrobio horiek hiltzen dira deshidratazioarengatik, zelula barneko urak kanpora ateratzeko joera baitu.
Haragiak eta arrainak, batez ere, dira gehien gazitzen diren elikagaiak. Barazkiak gutxiago. Ohikoa da urdaiazpikoaren gazitzea, gatzunak eta gatza erabiliz.
Okelak gazitzerakoan zezina izeneko produktua lortzen da.
Antzinako Egiptoan gazitze prozesuak erabiltzen zituztela badakigu egun.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.