Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Garellano Bilboko Basurtu-Zorrotza barrutian dagoen gunea da, Termibus autobus geltokiaren ondoan. Gunearen mugakideak honakoak dira, Perez Galdos kalea ekialdean, Luis Briñas kalea hegoaldean, Gurtubai kalea iparraldean eta Montevideo etorbidea mendebaldean.
Garellano | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43.26111°N 2.94972°W |
Antzina "Garellano" Basurtu auzoaren iparralde osoa izendatzeko erabiltzen zen, tartean gaur egun Termibus dagoen Garellanoko futbol zelaia. Hiriaren kanpoaldeko gunea zenez, bertan, hirigunean kabitzen ez ziren hainbat azpiegitura eraiki ziren, tartean ejerzitoaren koartela.
Horrela, 1980ko hamarkadaren amaiera arte, Garellanon ejerzitoaren koartela egon zen, Mungiara eraman zutenean, eraikinetan Bilboko suhiltzaile eta udaltzaingoaren egoitza nagusia ezarri zuten. Horrez gain, Garellanon Basurtu auzoko udaltegia eta udal bulego batzuk izan ziren, baina 2012an eraikinak eraitsi eta ordutik etxebizitza berriak eraikitzen ari dira bertan.
2008an udaltzaingo eta suhiltzaileen egoitza berria hasi ziren eraikitzen Bilboko Miribilla auzoan, eta etorkizunean bi erakundeek Garellano utzi eta utzitako orubean parkea eta babes-ofizialeko etxebizitzak eraikiko dira. Udalaren asmoen arabera 1.100 etxebizitza. Orubean zer eraikiko zen erabakitzeko Bilbao Ria 2000 eta Bilboko udalak arkitektura lehiaketa antolatu zuten. Bertan ondoko arkitektoek hartu zuten parte:
Lehiaketaren irabazlea 2009ko ekainean jakinarazi zen, eta Richard Rogersek zuzendutako Rogers Stirk Harbour + Partners arkitekto estudioa izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.