Garbitokia, halaber garbilekua, garbitegia edo purgatorioa, teologia katolikoaren sinesmen bat da. Horren arabera, bekatu larririk (Jainkoaren kontrako zuzeneko ekintzarik) ez dutenek, hau da, guztiz garbitu gabeko bekatuak soilik dituztenek, garbitokian penitentzia egin behar dute, ondoren Zerura joateko.

Thumb
Garbitokia

Garbitokian dauden arimak Zerura joango dira bere garaian; beraz, ez da Infernuaren atal bat, aparteko leku bat baizik. Garbitokiko arimen alde biziek egiten dituzten otoitz eta errukizko ekintzek garbitokian egin beharreko denbora labur dezakete. Purgatorioko arimek bi gaitz jasan behar dituzte:

  • Aintzaren atzerapena: bekatuetatik guztiz askatu eta garbitu arte, ezin dute Jainkoaren Zoriontasuna aurrez aurre ikusi.
  • Zentzumenen mina: idazle gehienek su berritzailea aipatzen dute, baina hori ez da dogmaren barruan sartzen.


Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.