Galeako gotorlekua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Galeako gotorlekua edo Printzearen gaztelua Galea lurmuturrean kokaturik dagoen gaztelua da, Nerbioi ibaiaren itsasadarraren sarreran, Getxon (Bizkaia). 1947tik ez du inolako funtzio militarrik. Euskal Herri osoko XVIII. mendeko eraikin militarrik ondoen kontserbatuenetarikoa da; eta, Bizkaian, kontserbazio egoera onena duena.
Galeako fortea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Kokapen fisikoa | Galea lurmuturra |
Koordenatuak | 43°22′01″N 3°01′51″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1742 - 1743 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Galea lurmuturreko itsaslabar ikusgarrietatik, Bizkaiko eta Kantabriako kostaldeko lurralde zabalak kontrolatzen ditu. Horregatik, txoko hori berehala toki estrategiko bihurtuko zen historian, Abrako golkoaren zelatari gisa. Bere talaietatik, arretaz zelatatzen zituzten itsasontzi etsaien belak eta kostaldera hurbiltzen ziren baleen arnasotsa aditzen zuten.[1]
Fortea XVIII. mendeko eraikin militarra da eta XVI. mendean aurretik existitzen zen atalaia baten lekua hartu zuen.
Jaime Sycre koronelak diseinatu zuen eta inguruko herritarrek hartu zuten parte eraikuntzan (beharturik), Juan Pagoeta, Lorenzo Oruaga eta Francisco Doñabeitiaren agindupean lan egin zutelarik. Eraikitze lanak 1742an hasi ziren eta urtebetez iraun zuten. Bere kostu osoa azkenean, 130.000 errealetik gorakoa izan zen.
1782an, Bilboko kontsulatuak, Igeldo mendian zegoenarenaren eredua hartuz, faro bat eraikitzea agindu zuen. Faro hau, eraikin zirkular bat zen, zeinetan olio bidez elikatua zen sua pizten zen. XIX. mendearen erdi aldera, 1925erarte iraun zuen beste faro bategatik aldatu zen. 1925. urtetik aurrera ordea, gaur egun dagoen faroa hasi zen lanean.
Printzearen gazteluaren eraikinak, Abrako defentsa biribiltzen zuen, ezkerraldean, Zierbenan kokaturiko bateriekin batera.
Harresi lodiz dago osatuta eta 14 tronera ditu kainoientzako (hasieran 18 zituen) eta foso batez dago inguraturik. Barruan, eraikin desberdinetan zeuden kokaturik biltegi edota bolborategi desberdinak, tropen instalazioekin batera.
Konbentzio gerran, frantsesek okupatu egin zuten gaztelua 1795ean eta 1827an ingelesek eraitsi zuten. Ondoren, berreraiki egin zen (orduan kendu zitzaizkion 4 tronera horiek) eta Lehen Gerra Karlistan suntsitua izan zen, karlistek erabil ez zezaten.
1947an Espainiako defentsa ministerioak eman egin zion Getxoko udalari fortearen jabetza. Bertan, aisialdirako gune bat jarri zen, pic-nic mahai batzurekin, 1975ean itxi zelarik. Gaur egun, ez du inolako erabilpenik, baina, ostalaritza zentro bat irekitzeko proiektua abian da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.