Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaintxipia, Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Mutur zorrotzeko mendia da Gaintxipia, baina zailtasunik gabe igo daiteke bere karaitzezko muturrera. Mendebaldeko isurialdea garbiagoa eta samurragoa da, larre berrituaz estalia, eta bide ugari biltzen duen lepoa ere bada bertan. Ekialdean sasiak eta oteak hartzen ari diren larre zaharrak eta pinudia dira nagusi, sastraka artean galtzen den karaitzezko ertz baten inguruan. Ekialdetik abiatuz gero hobe da ertzari jarraitu beharrean hegoaldetik inguratzen duen bidea jarraitzea, Erentza baserritik aurrera (seinalatuta dago). Tontorrean karaitzean sartutako buzoia eta ikuspegi zabalak.
Gaintxipia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 621 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′38″N 2°21′00″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.