Gabriela Lorente Sáenz

Etxekoandrea, Espainiako 36ko Gerra fusilatua From Wikipedia, the free encyclopedia

Gabriela Lorente Sáenz (Calahorra, Errioxa, 1878 - Azkoien, Nafarroa Garaia, 1936ko abuztuaren 29a) 58 urteko etxekoandrea izan zen, 5 seme-alaba izan zituen. Espainiako 36ko Gerran fusilatu zuten.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Gabriela Lorente Sáenz
Bizitza
JaiotzaCalahorra, 1878
HeriotzaAzkoien, 1936ko abuztuaren 29a (57/58 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
Jardueraketxekoandrea
Itxi

Bizitza

Julio Lafuente Saénz-ekin zegoen ezkonduta eta bost seme-alaba izan zituzten: Carmen, María, Gregorio, José eta izenik ez dakigun bosgarren bat. Gabriela eta Julioren etxeko balkoia eta leihoak klabelin gorriz apainduta egoten omen ziren beti, etxe aurretik pasatzen ziren auzotar eta gainontzekoentzat arreta erakarriz.[2]

Atxilotzea

Senarra atxilo zeramatenean hauxe esan zien faxistei: "Enborra daramazue, baina adarrak hemen geratzen dira". Handik egun gutxira, ordea, Gabrielaren eta gainontzeko adarren bila itzuli ziren eta atxilotu egin zituzten.[2]

Fusilatzea

1936ko abuztuaren 29an fusilatu zuten Azkoienen, Esperanza Escribano Martínez calahorratarrarekin batera.[3]

Familiak jasandako errepresioa

Gabrielaren senarra, Julio Lafuente, fusilatu egin zuten, baita seme Jose ere. Seme Gregoriok errepresaliak jasan zituen.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.