G20 (ingelesez: Group of Twenty) nazioarteko foro bat da, 19 estatu burujabek eta Europar Batasunak osatua. Munduko eztabaida politiko eta ekonomikorako esparru nagusietako bat da, munduko biztanleen % 66 eta aberastasunen % 85 biltzen baititu.

Estatu kideak hauek dira (alfabetoaren hurrenkeran): Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Australia, Brasil, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia, Hegoafrika, Hego Korea, India, Indonesia, Italia, Japonia, Kanada, Mexiko, Saudi Arabia, Txina eta Turkia. Horiez gain, Europar Batasunak ordezkari bat du.[1]

G20a bi fasetan sortu zen: lehenengoan, 1999. urtean bigarren mailako talde ekonomiko eta finantzariotzat eratu zen; geroago, 2008. urtean, gaur egun ezagutzen dugun egiturarekin.

2009ko G20ren goi-bilkuran erabaki zuten euren burua izendatzea munduko lankidetza ekonomiko eta finantzarioaren gune nagusia[2]. Ondorioz, taldearen garrantzi ekonomiko eta politikoa hazten joan da hurrengo hamarkadan zehar, eta gaur egun munduan eragin globala duen gunetzat hartzen dute analistek[3]; bere kidegoaren mugengatik[4], erabakitako politika aurrera eramateko planifikazio ezaren ondorioz[5] eta dagoeneko martxan dauden nazioarteko erakundeen alboratzeagatik kritikak jaso ditu. G20ren bilerek protestak izan ohi dituzte aurrean, batez ere globalizazioaren aurkako mugimenduen aldetik[6][7].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.